Albistea entzun

Elkarrekin Podemosek lan erreformaren balioan egin du azpimarra

Yolanda Diazek Elkarrekin Podemosen hautagaitzak babestu ditu Donostian. Lan ministroak «luzerako begirada» bat defendatu du.

Elkarrekin Podemosen ekitaldia, gaur eguerdian, Tabakaleran.
Elkarrekin Podemosen ekitaldia, gaur eguerdian, Tabakaleran. maialen andres / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2023ko maiatzak 24 09:26

Ahal Dugu-ren eta espektro politiko bereko gainerako taldeen lorpenetako bat izan da Hego Euskal Herrian udal eta foru bozetara boto paper berean aurkeztea, EP Elkarrekin Podemos izenpean. Horrek lanak erraztu dizkio Espainiako ezkerreko taldeen gidaritza hartu nahi duenari, Yolanda Diaz Lan ministroari. Ahal Dugu-ko, Ezker Anitza-IUko, Equoko eta Aliantza Berdeko kideen begiradapean hartu du hitza Tabakaleran egindako ekitaldian. «Ohore bat da Euskadiko hauteskunde kanpainan lagundu ahal izatea».

Taula gainean, Sumarreko buruak beste bost emakume izan ditu alboan; tartean, Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, EPren Gipuzkoako ahaldungai Miren Etxebeste eta Eusko Legebiltzarreko eledun Miren Gorrotxategi. Hirurek adierazi diote esker ona Diazi, eta hirurek azpimarratu dute ekitaldiko gai nagusi bilakatu dena: iazko lan erreforma.

Izan ere, Lan ministroak arlo ekonomikoan egin du indar: pandemia garaiko aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak, gutxieneko soldataren igoera eta lan erreforma. EH Bilduri eta, batez ere, EAJri leporatu die ez dela «defendagarria» azken horren kontra egin izana, eta argudiatu du haren eraginez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako behin-behinekotasun tasa Europako batez bestekoaren azpitik kokatu dela.

Arlo ekonomikoa alde batera utzita, «luzerako begirada» bat defendatu du Diazek. Garridoren esanetan, berriz, begiradak «zabala» eta «irekia» ere izan behar du. Hark Bernardo Atxaga idazle eta Sumarreko Kultura koordinatzailearen hitzak bere egin ditu behar hori zehazteko: «Euskal errealitateari begirada berri batekin eta begirada sortzailearekin begiratu behar zaio; guztiok lehen mailako herritarrak izango garen Euskal Hiriaren alde borrokatu behar dugu».

Horrek «aldaketa bat» eskatzen du, Gorrotxategiren hitzetan; EAJ gobernuetatik kenduko duen «aldaketa positibo bat»: «Gaur egun gobernatzen gaituztenak adituak dira zaborra opari paperean saltzen. Interes gatazkak, ate birakariak... Hori aldatu egin behar da». Are gehiago, mugimendu hori «ezker eraldatzailearen» gidaritzapean egin beharra adierazi du.

Hizkuntza eskakizunak

Hautagaia bera izaki, Etxebesteren hitzaldia udal eta aldundietan hartu beharreko neurrietan zentratu da, eta bi alor azpimarratu ditu: berdintasuna eta euskara. Lehenari dagokionez, zaintza eredu berri baten aldeko apustua babestu du, eta esan du «feminismoaren eskutik» egingo dela, «eredu merkantilista» baztertuta.

Politika linguistikoak hizpide, Etxebestek «hizkuntza eskakizunetan oinarritutako» eredua gainditzeko eskatu du: «Hizkuntza eskakizunek gauza positibo asko ekarri dituzte, baina baita zuzendu beharreko nahi gabeko ondorioak ere, gizarte desberdintasunik sor ez dezaten».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pedro Sanchez, atzo, botoa ematen. / ©J. J. Guillen, EFE

Hauteskundeen biharamuna irauli du Sanchezek, bozak aurreratuta

Berria

Udal eta foru hauteskundeetako EH Bilduren gorakada izan da hizpide nagusia lehen orduan bozen biharamunean. Zenbait erakundetan akordioek erabakiko dute, ordea, nork duen agintea. Ekainaren 17an osatuko dira udalak.

Herritarrak bota ematen, Otxandion (Bizkaia) ©Jaizki Fontaneda / Foku

EAJk «egonkortasuna» lortu nahi du itunak egiterakoan

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk uste du «maniobratzeko tartea» duela hitzarmenak lortzeko

Arnaldo Otegi, atzo. ©Aritz Loiola / Foku

EH Bildu «aldaketa lasai eta sakona bideratzeko» prest azaldu da

Gotzon Hermosilla

Aldaketa hori «nahi dutenekin» batera egiteko eskaintza egin du

Uztailaren 6an hasiko da Espainiako bozetarako kanpaina, eta Iruñean sanferminen hasierarekin egingo du bat. / ©Villar Lopez, EFE

Nafarroako presidentea aukeratzeko negoziazioak, Espainiako bozen kanpaina betean

Jon Ordoñez Garmendia

Maria Txibite (2019), Uxue Barkos (2015) eta Miguel Sanz (2007) sanferminen ondoren izendatu zituzten Nafarroako presidente. Yolanda Barcina (2011), uztailaren 1ean. Kanpaina txupinazoaren egunean hasiko da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.