Albistea entzun

Makroekonomia

Alemania atzeraldi teknikoan dago

Euroguneko ekonomia handienaren BPGa uzkurtu egin da azken bi hiruhilekoetan, familien gastuen beherakadaren ondorioz.

Volkswagen autoak Zwickauko fabrikatik ateratzen, atzo.
Volkswagen autoak Zwickauko fabrikatik ateratzen, atzo. MARTIN DIVISEK / efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2023ko maiatzak 25

Futboleko VAR epaile laguntzailearen modura, Destatis Alemaniako estatistika erakundeak zuzendu egin du duela aste batzuk emandako epaia: orduan esan zuen Alemaniak ozta-ozta egin ziola ihes atzeraldiari, 2022ko lehen hiruhilekoan %0,5 uzkurtu ondoren, 2023ko lehenengoan %0ra iritsi zelako. Datu gehiago pilatu eta aztertu ondoren, ordea, Alemania atzeraldi teknikoan dagoela ziurtatu du: aurtengo lehen hiruhilekoan %0,3 txikitu zen barne produktu gordina.

Atzeraldi teknikoa dago herrialde bati BPGa bi hiruhilekoan jarraian txikitzen bazaio.

Alemania eta Espainia dira, euroguneko kideen artean, 2019 amaierako BPGra iritsi ez diren bakarrak.

Destatisek azaldu duenez, kontsumo pribatuaren beherakada izan da Alemaniako ekonomia txikitu izanaren arrazoi nagusia. «Familiak gauzak erosteko uzkur aritu dira: gutxiago gastatu dute janarian eta edarian, jantzietan eta oinetakoetan, eta altzarietan». Halaber txikitu dira auto salmentak ere; besteak beste, auto elektrikoak eta hibrido entxufagarriak erosteko laguntzak apaldu direlako.

Alemaniako ekonomiaren beste indargune nagusiak, industriak, urteko lehen hiruhileko gorabeheratsua izan du. Destatisek azaldu du %2 hazi dela iazko azken hiruhilekoarekin alderatuta, baina gaineratu du martxoan eten egin dela hazkunde hori.

Kezka areagotu du atzo jakinarazitako datu batek: Alemaniak Txinara egiten dituen esportazioak %11,3 txikitu dira urteko lehen lau hilabeteetan. Neurri handi batean ustekabea da, espero baitzen Alemaniako industria esportatzaile indartsuak abantaila aterako ziola Txinak pandemiaren ondoren bere mugak zabaltzeari.

Jaitsieraren arrazoietako bat da apaltzen ari dela txinatarrek Alemaniako autoak erosteko duten grina. Gero eta gehiago, Txinako gidariak tokiko markak erosten ari dira, eta alde batera uzten ari dira atzerriko markak. Joera hori batez ere auto elektrikoetan ikus daiteke, Txinako autogileen eskaintza asko ugaritu baita, eta Europako lehiakideenak baino merkeagoak baitira.

Eurogune osoan ere bai?

Alemaniaren datuak ondorioa izan dezake eurogune osoan, eta Eurostat eraman dezake baieztatzera 2023ko lehen hiruhilekoan euroa duten herrialdeetako ekonomia ere txikitu egin zela. Izan ere, apirilaren amaieran aurreratu zuen %0,1 hazi zela, baina orduan kontatzen zuen Alemanian ez zela atzeraldirik izan. Alemaniak pisu handia du euroguneko ekonomian, %28tik gorakoa, eta haren gorabeherek eragin handia dute taldean.

Ekainaren 8an da Eurostat euroguneko BPGaren datu osatua ematekoa, eta agian berak ere esango du eurogunea atzeraldi teknikoan sartu zela urtearen hasieran, 2022ko azken hiruhilekoan %0,1 egin zuelako atzera.

Halakorik ez dago Euskal Herrian, nahiz eta Eustatek eta Nastatek oraindik berrikusi behar dituzten duela aste batzuk aurreratutako datuak. Haien arabera, Nafarroako BPGa %0,3 hazi zen urtarriletik martxora, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa, berriz, %0,4.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Igorreko Kirru ileapaindegia. Bertako langile bat emakume bati ilea garbitzen. ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Artaziak ilea eta BEZa mozteko

Mikel Garcia Martikorena, Bizkaiko Hitza

BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Elkarteak azaldu duenez, pandemia hasi zenetik 3.000 lanpostu inguru galdu dira irudi pertsonalaren sektorean. Hori dela eta, hiru urte daramatzate mobilizatzen. Haien ustez, BEZa %21etik %10era jaistea da sektoreko krisia konpontzeko bideetako bat.

Langile bat Haizea Winden lantegian, artxiboko irudi batean. ©Marisol Ramirez / Foku

Industriak ekonomiari bultzada eman dio urtearen hasieran

Iker Aranburu

Eustaten arabera, jardunaldi osoko baliokideak diren 3.400 enplegu sortu ziren lehen hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Onnera Groupen erakusmahai bat, industria azoka batean. ©BERRIA

Onnera Groupek lantegi berria zabalduko du Oñatin, 17 milioi euroko inbertsioa eginda

Aitor Biain

Garbigailu industrialak fabrikatuko dituzte, egungo ekoizpen gaitasuna handituta. Kooperatibak inoizko salmenta handienak lortu zituen iaz: 380 milioi euro denera.

 ©Joxean Apeztegia

Enpleguak indarrez egin du gora maiatzean: 8.000 kotizatzaile gehiago

Iker Aranburu

Hego Euskal Herrian, apirilean baino 1.558 langabe gutxiago zeuden. Hirugarren hilabetez jarraian marka hautsi du afiliatuen kopuruak, eta dagoeneko 1,3 milioitik gora dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.