Zibersegurtasuna

Gizarte Segurantzaren izenean iruzurra egiten saiatzen ari direla salatu dute

SMS bat bidaltzen dute, osasun txartela «eguneratzeko» eskatzen, biktimaren datuak eskuratzeko asmoarekin.

Bidaltako iruzur mezuetako bat. NAFARROAKO OSASUN DEPARTAMENDUA
Edu Lartzanguren.
2023ko maiatzaren 25a
14:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Osasun Departamentuak ohartarazi duenez, «Gizarte Segurantzaren» izena erabilita iruzurra egiten saiatzen ari dira azken orduetan.

Azaldu dutenez, mezu bat bidaltzen ari dira, SMS bidez. Horretan, herritarrari esaten diote «osasun txartela eguneratu» behar duela, eta horretarako esteka bat ematen dute.

«Kontuz!», adierazi du Osasunbideak. «Iruzurrezko mezua da».

Badirudi iruzurra phishing motakoa dela. Kutxa, banku edo erakunde baten irudiarekin mozorrotzen dute iruzurra, eta biktimari datu pertsonalak ateratzen saiatzen dira, izen-abizenak, nortasun agiriaren eta banku txartelaren zenbakiak.... Arrantzarekin dago lotuta ingelesezko phishing hitza; izan ere, jende askori bidaltzen diote mezua, horietako batzuk sarean eroriko direlakoan.

Otsailean, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak atzeman zuen iruzur «kanpaina masibo bat» zegoela, teknika hori erabiltzen zuena. Orduan, posta elektronikoaren bidez egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.