Albistea entzun

Garbitzaileen greba

Sagarduiren bulegoa «okupatu» dute Osakidetzako garbitzaile batzuek

Langileen arabera, Osakidetzak esku hartu behar du lan gatazkan, haren menpe daudelako garbiketarako azpikontratatzen dituen enpresak

Gotzone Sagarduiren bulegoa okupatu dute bost langilek
Gotzone Sagarduiren bulegoa okupatu dute bost langilek Gora Garbitzaileak Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 25

Osakidetzak garbiketetarako azpikontratatzen dituen enpresetako bost langilek Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren bulegoa okupatu dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian, Gasteizen. Langileek azaldu dutenez, 90 egun daramate greban, eta guztira bost urtez aritu dira enpresekin lan hitzarmena negoziatzen. Besteak beste, euren baldintzak Osakidetzako langileenekin berdindu ditzatela exijitzen dabiltza.

«[Enpresek] tinko jarraitzen dute, eta horregatik jo dugu askotan haien bezeroaren atea, Osakidetzarena, baina zuzendariek beste alde batera begiratzen dute», adierazi dute ohar bidez bulegoan sartu direnek.

Osakidetzako zuzendaritzak «interesik» adierazi ez duela argudiatu dute langileek protesta egiteko. Gotzone Sagardui ez zegoen bertan Gora Garbitzaileak taldeko langileak sartu direnean, eta eskaerak eta erreibindikazioak haren idazkariari eman dizkiote, gogorarazteko «gatazka konpontzeko ardura» daukala.

Apirilaren 26tik maiatzaren 16ra hiru asteko lanuztea egin zuten LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek Osakidetzako garbiketan. Joan den maiatzaren 5ean, Bilboko sarrera nagusi bat oztopatu zuten. ELA bere kabuz ari da mobilizazioak egiten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Zaldibarko zabortegia, iazko urtarrilean. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Zaldibarko zabortegia berriro erortzeko arriskua dagoela ohartarazi du Jaurlaritzak

Iñaki Petxarroman

Geologia y Geoteknia Larrea enpresak egindako ikerketa baten arabera, zabortegiaren oraingo segurtasun faktorea txikiagoa da 2020an erori zenekoa baino
 ©JON URBE / FOKU

«Gu beti egongo gara itunpekoen alde, nahiz eta gure ardatza, noski, eskola publikoa izan»

Irati Urdalleta Lete

Sailburuak uste du irakasgai batzuk ingelesez emateak ez diola «kentzen» euskarari. Haren esanetan, pausoak eman dituzte segregazioa murrizteko, eta asmoa dute bidea urratzen segitzeko.
Garbiñe Aranburu, atzean Irati Tobar duela, atzo egindako prentsaurrekoan. ©JON URBE / FOKU

Lanpostu publikoei eustea adostu dute Hezkuntza Sailak eta LABek

Iosu Alberdi

Hezkuntzako mahai sindikalean itundutakoa mahai sektorialetan jarraituko dute negoziatzen
EHUko Agurtzane Elordui eta Jokin Aiestaran ikertzaileak, atzo, Kontseiluak Bilbon egindako jardunaldietan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Sarea, Londresko kale eleaniztuna

Javi West Larrañaga

Gazteek sare sozialetan erabiltzen dituzten hizkuntza aldaerez hausnartu dute EHUko Agurtzane Elorduik eta Jokin Aiestaranek, Kontseiluak eta Jaurlaritzak Bilbon antolatutako jardunaldietan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.