Albistea entzun

Memoria

Lukas Agirreren oroimenezko plaka bat jartzeko eskatu diote Donostiako Udalari

Hernaniko gaztea Eguberri egunean hil zuten, Okendo plazan. Udalari egindako lehen eskaeraren erantzuna «ezezkoa eta krudela» izan dela gaitzetsi dute haren gertukoek.

Lukas Agirreri pasa den abenduaren 29an egin zioten omenaldia, Hernanin (Gipuzkoa).
Lukas Agirreri pasa den abenduaren 29an egin zioten omenaldia, Hernanin (Gipuzkoa). Andoni Canellada / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 25 09:05

Eguberri egunean Donostian hil zutenetik, Lukas Agirre gaztearen senide eta lagunek loreak jarri dituzte Okendo plazan haren oroimenez. Haren memoria bizirik mantentzeko, ordea, beste pauso bat emateko eskatu diote Donostiako Udalari: plaka bat jartzea nahi dute Okendo plazan.

Twitterren salatu dutenez, lehen eskaerari ezezkoa eman zion udalak, «modu ankerrean». Beste eskaera bat tramitatu dute orain: «Hauteskundeak baliatuta, alderdi guztiei helarazi nahi diegu gure proposamena». Sinadura bilketa bat ere hasi dute.

Bigarren espetxeratua

Aste honetan jakinarazi dute Agirreren hilketagatik atxilotutako bigarren laguna ere kartzelatu egingo dutela. Astearte goizean hartu zuen erabakia kasua ikertzen ari den epaileak. Bigarren espetxeratuak 26 urte ditu; lehenengoak, 24. Hilketaren biharamunean, 28 urteko emakume bat ere atxilotu zuten, baina behin-behinean aske dago hura.

Lukas Agirre, 24 urteko hernaniarra, hilda topatu zuen Ertzaintzak Eguberri eguneko goizean, Donostian. Poliziak 06:20 aldera izan zuen erasoaren berri, eta Okendo plazan aurkitu zuen, Victoria Cafe diskotekatik gertu. Sastakadak zituen lepoan eta gorputzaren beste zenbait ataletan. Larrialdi zerbitzuak hura suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gasteizko Udalak gaur eguerdian deitutako protesta ©Jaizki Fontaneda/ Foku

Ertzaintzak urtarriletik zekien emakumearen bikotekide ohiak urruntze agindua urratzen zuela

Edurne Begiristain

Josu Erkorekak esan du urtarrilean hasi zuela Ertzaintzak ikerketa, bikotekide ohiak urruntze agindua hautsi zuenean, eta maiatzaren 18tik biktimaren arrisku maila aztertzen ari zela.

Alfredo De Miguel, artxiboko irudi batean ©Jaizki Fontaneda / FOKU

Arabako Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu De Miguelen helegiteak, eta kartzelan sartzeko agindu du

Irati Urdalleta Lete

Ez da behin betiko erabakia: De Miguelek hiru egun ditu erregu helegitea jartzeko.

Suhiltzaile batzuk, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.

Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian

Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian

Arantxa Iraola

Abotsanitz taldeak zazpi zinegotzi lortu ditu, eta helburuen artean du alarde «publiko» bat lortzeko urratsak eginez joatea «adostasuna» ardatz hartuta; EH Bilduk esan du bidean lagun izango duela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.