Albistea entzun

Bertsolaritza

Janire Arrizabalagak eta Bittor Altubek irabazi dituzte Udaberria Bertsotan-eko azken bi saioak

Gaur jokatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko azkenengo saioak, Busturian eta Zallan. Osatu da txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda; guztira 29 bertsolari pasatuko dira Udabarria Bertsotan fasetik.

Sailkapen faseko azken bi saioak jokatu dira gaur.
Sailkapen faseko azken bi saioak jokatu dira gaur. Bizkaiko Bertsozale Elkartea Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 25

A multzoko saioa Busturian jokatu da, herriko kultur etxeko aretoan. Saioko irabazlea Janire Arrizabalaga Munduate izan da, 174,5 punturekin, eta haren atzetik sailkatu dira Izaro Bilbao Arostegi (169), Eneko Aldana Carrasco (156), Asier Alcedo Cano (151). Irune Basagoiti Agirre (147) eta Nagore Beitia Telletxea (144,5).

B multzoko saioa, berriz, Zallan jokatu da, El Longar jauregiko kaperan. Bittor Altube Sarrionaindiak irabazi du saioa, 190,5 punturekin. Honela geratu dira puntuazioak jarraian: Garikoitz Sarriugarte Onaindia (182,5), Iruri Altzerreka Martinez (177,5), Enare Muniategi Etxabe (170,5), Ander Aldazabal Olabarri (170) eta Jokin Ansotegi Vallejo de Olejua (137).

Modu horretan, osatuta geratu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda.

Alde batetik, 2021eko finalistak finalaurrekoetan hasiko dira kantuan. Hauek dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Bestetik, kanporaketetan zuzenean sartzeko aukera izango dute 2021ean finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek. Hauek eman dute izena: Eneko Abasolo Txabarri, Imanol Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez, Julen Arzanegi Erezuma, Oihana Bartra Arenas, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Txaber Altube Sarrionaindia.

Azkenik, hauek dira Udaberria Bertsotan sailkapen fasean txapelketarako txartela lortu duten bertsolariak: Aissa Intxausti Aburuza, Aitor Arrutia Azkueta, Ander Sarriugarte Garcia, Araitz Katarain Mugarza, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Bittor Altube Sarrionaindia, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Igor Galarza Intxausti, Iker Garitagoitia Astigarraga, Iker Uriarte Urrutia, Inazio Vidal Gurrutxaga, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Iruri Altzerreka Martinez, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Dañobeitia, Koldo Gezuraga Seijiido, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Maite Sarasola Isazelaia, Mikel Goiriena Larrazabal, Mikel Retolaza Etxebarria, Peru Irastortza Santxo, Peru Vidal Gurrutxaga eta Unai Mendiburu Valor.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>Persona, foto, copia</em> erakusketa aurkeztu zuen atzo Julia Spinola artistak; abenduaren 10era egongo da zabalik, Gasteizko Artium museoan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Argiztapenak duen gizatasuna

Iraia Vieira Gil

Argiarekin egiten du jolas Julia Spinola artistaren 'Persona, foto, copia' erakusketak. Hamar urteko ibilbidea biltzen dute artelanek, eta abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai Gasteizko Artiumen
 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Azokan nahi ditugun liburuak nabarmentzeko aukera dugu»

Edurne Elizondo

Nafarroako Liburu Azokan egin dute bat herrialdeko liburu saltzaileek, Iruñeko Gazteluko plazan. Han da Katakrakeko Marta Arrizabalaga; abenduan hamar urte beteko ditu proiektu horrek.
Itziar Leemansen 'Ximinoa' filma. ©Gastibeltza Filmak / Al Borde Films

Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan

Andoni Imaz

Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.