Albistea entzun

Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak launa urteko espetxe zigorra berretsi die Barbadori eta Zelaiari

Ankerkeriari Stop plataformak jakinarazi du albistea, eta adierazi du mobilizazioak egingo dituztela sententziaren aurka.

Barbadoren eta Zelaiaren aldeko elkarretaratzea, duela hilabete, Gasteizen.
Barbadoren eta Zelaiaren aldeko elkarretaratzea, duela hilabete, Gasteizen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 25

Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren sententzia berretsi du, eta launa urteko espetxe zigorra ezarri die Galder Barbadori eta Aitor Zelaiari. Ankerkeriari Stop plataformak eman du epaiaren berri. Ertzaintzak 2019an atxilotu zituen, «material lehergarriak» edukitzea leporatuta. Ankeriari Stop taldeak salatu du «Ertzaintzak kozinatutako prozesua» izan dela Barbadoren eta Zelaiaren aurkako prozesua. «Beste behin, euskal jendarteari ulergaitza egiten zaion guda eta errepresio politikari eutsi diote». Jakinarazi du mobilizazioak egingo dituztela bi gazteen espetxeratzearen aurka.

Ertzaintzak 2019ko otsailaren 7an atxilotu zituen Barbado eta Zelaia, Auzitegi Nazionaleko Maria Tardon instrukzio epailearen aginduz. «Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristekin gordetzea eta trafikatzea» egotzi zieten bi gazteei, Ertzaintzak berak hilabete batzuk lehenago Duran (Arratzua-Ubarrundia, Araba) aurkitutako material lehergailuaren arduradun zirelakoan. Bi gazteek ia urte erdi egin zuten behin-behineko espetxealdian, uztailean atera ziren arte, epaiketaren zain.

Ikusi gehiago: «Militante politiko izateagatik zigortu nahi gaituzte» (2021-02-05)

Barbadoren eta Zelaiaren aurkako epaiketa 2021eko urtarrilaren 21ean eta 22an egin zen, Madrilen. Orduan, Jose Perals fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu zuen bakoitzarentzat. Defentsak, berriz, absoluzioa, argudiatuta bi gazteen aurkako frogak «lausoak» zirela, eta epaiketa bera «lekuz kanpo» zegoela. Hamar urte igaroak ziren ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik, eta hiru urte erakunde armatua desegin zenetik.

Handik egun gutxira, ordea, Auzitegi Nazionaleko epaile Angela Murillok gazteen aurka ebatzi zuen, «helburu terroristekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzeagatik». Lau urteko espetxe zigorra eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zion bakoitzari, baina defentsak eta fiskaltzak helegitea jarri zioten epai hari; horri erantzun dio Gorenak orain.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza, Andoni Ortuzar eta Idoia Mendia, aurtengo otsailean, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen hilketaren urteurren ekitaldian, Gasteizen. ©DAVID AGUILAR / EFE

EAJk eta PSE-EEk «gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek koalizio gobernuak eratzen lagunduko dute foru aldundi eta udal guztietan. Itunak ez du aipatzen instituzio jakinik, eta ez du argitzen zer jarrera hartuko duten PPren babesa behar dutenean
<em>Egunkaria</em>-ren itxieraren 20. urteurrena gogoratzeko ekitaldia, Madrilgo La Maliciosa ateneoan. ©J. DANAE / FOKU

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki, Berriemaile berezia

Zenbait gizarte mugimenduk 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroitzeko ekitaldi bat antolatu dute Madrilen. Javier Gomez Bermudez, auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua, solasean aritu da Martxelo Otamendirekin, 'Egunkaria'-ko zuzendari ohiarekin. Epaileak nabarmendu du «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela 'Egunkaria' ixtea.

PSN prest agertu da Koldo Martinezen hautagaitza babesteko Iruñean

Jon O. Urain

Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuineko gobernu bat eragozteko». Martinezek «lau indar aurrerakoien» arteko ituna nahi du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...