Albistea entzun

INDARKERIA MATXISTA

Sei emakume sexualki esplotatzen zituen sare bat desegin dute Bilbon

Lau pertsona atxilotu dituzte; batek aurrekariak zituen adingabekoen pornografiagatik. Guztiak karguekin aske utzi dituzte.

Boluetako txaleta miatu zuten eguneko argazki bat.
Boluetako txaleta miatu zuten eguneko argazki bat. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko maiatzak 26 12:04

Sei emakume prostituitzera behartzeagatik eta talde kriminal baten parte izatea egotzita, lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon. Espainiako Poliziak zabaldu duen ohar baten arabera, Bolueta auzoko txalet batean behartzen zituzten emakumeak prostituzioan aritzera, haien osasuna larriki hondatzen zuten «abusuzko baldintzetan». Atxilotuak karguekin aske utzi dituzte.

Lau atxilotuak sexu esplotaziotik eratorritako diruaren erdiarekin geratzen ziren, eta droga kontsumitzera eta «beren onespenik gabeko praktika sexualak» egitera derrigortzen zituzten. Maiatzaren 11n erregistratu zuen Poliziak Boluetako etxe hori, eta bertan, prostituitzera behartuta zeuden sei emakumeez gain, horiek «kontrolpean mantentzeaz» arduratzen zen talde kriminaleko kide bat ere atzeman zuten. Hurrengo egunetan atxilotu zituzten beste hiru kideak; horietako batek aurrekariak zituen «adingabeen pornografiagatik». Bilboko epaitegira bideratu zituzten, eta hark aske utzi zituen, karguekin.

Erregistro horretan, gainera, 1.000 euro, viagra pilulak eta kalamua zeraman poltsa bat ere aurkitu zituzten, baita «emandako zerbitzuen inguruan» oharrak biltzen zituen koaderno bat ere.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik».

Garbiñe Aranburu, atzean Irati Tobar duela, gaur goizean. ©Jon Urbe / Foku

Hezkuntza sistema publikoko plantillei eustea adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak

Iosu Alberdi

Lan baldintzei eta hezkuntza ereduari buruzko proposamenak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak mahai sindikalean, eta ontzat jo ditu LABek. Mahai sektorialetan jarraituko dute negoziazioek.

'Sorionekuak' manifestuaren aurkezpena, urtarrilean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Sorionekuek «ongietorri erraldoia» eginen diote euskarari ekainaren 10ean Iruñean

Ion Orzaiz

Euskararen aldeko manifestazioaz gainera, egun osoko egitaraua prestatu dute plataforma osatzen duten eragileek

Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.