Albistea entzun

Lan gatazkak

Michelinen Gasteizko lantegian lau greba egun antolatu dituzte

ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitu dute lanuzteetara. Datorren astean elkarretaratzea eta manifestazioa ere egingo dituzte.

Michelinen Gasteizko lantegiaren sarrera, artxiboko argazki batean.
Michelinen Gasteizko lantegiaren sarrera, artxiboko argazki batean. Raul Bogajo/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2023ko maiatzak 26

Michelinen Gasteizko lantegian lau greba egun antolatzea adostu dute ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek, lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta. Hurrengo bi asteetan egingo dituzte lanuzteak, maiatzaren 31n, ekainaren 2an, 3an, eta 5ean. Horrez gain, elkarretaratzea eta manifestazioa ere egingo dituzte datorren asteartean.

Langileen ordezkariek erabaki dute zuzendaritzak aurkeztu berri dien azken proposamena ez onartzea, eta lan gatazka koska bat estutzea. Izan ere, sindikatuen arabera, soldatak ez dira KPIaren arabera igoko, enpresaren emaitzekin lotutako indize baten arabera baizik. Zuzendaritzak eskaini die soldatak %5 igotzea aurten, %3 hurrengo urtean, %2 2025ean, eta beste hainbeste 2026an. Eta beste %2 igotzeko aukera izango lukete bi urtean behin KPIa handiagoa bada, % 10eko mugarekin lehen bi urteetan, eta % 8ko mugarekin hurrengo bietan.

Sindikatuek, ordea, nahi dute soldatak KPIa adina igotzea, eta lanaldia murriztea. ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek langile batzordearen %40 ordezkatzen dute; CCOO sindikatuak du gehiengoa, eta ez du babestu greba.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Fagor Ederlaneko langile bat, Bergarako fabrikan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Azkenean, legean jaso gabe geratu da kooperatibisten kotizazio eredua

Aitor Biain

Pentsioen erreformaren tramitazioa baliatu nahi zuten eredu mistoa testuari eransteko, baina ezbaian geratu da legealdia eten denez. Bazkideek Gizarte Segurantzan eta Lagun Aron kotizatzen dute
Amazonek azpikontratatutako langileak protestan. ©ELA

Amazonen azpikontrata batek 61 langile kaleratu ditu Gipuzkoan

Iñaut Matauko Rada

Akordiorik gabe amaitu da enplegu erregulazio espedientea. ELAk erakunde publikoen permisibitatea salatu du.

Eguzki plakak Zumarragako etxe baten teilatuan ©Andoni Canellada (Foku)

Autokontsumo energetikoa sustatzeko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Jokin Sagarzazu

Eraikinetan eguzki plakak jartzeko eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioetarako ez da obra lizentziarik beharko.

Michelinek Lasarte-Orian duen lantegiko sarrera ©Jon Urbe (Foku)

Lasarte-Oriako Michelinen lau greba egun egingo dituzte

Jokin Sagarzazu

Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzeko eskatu dute sindikatuek. Astelehenean manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan. Gasteizko plantan ere deitu dute grebara, hurrengo astean.

 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.