Akordioak herrialdeka

EAJk Gipuzkoan PPren babesa behar du; Nafarroan, azken legealdiko eredua berriz

Araban eta Bizkaian EAJko kidea izango da ahaldun nagusia; PSEren babesa jasoko luke, gainera. Gipuzkoan EH Bildu-EP eta EAJ-PSE 24na daude, eta PPk du giltza. Nafarroan azken gobernuak 21 aulki lortu ditu, eskuinak hogei, eta EH Bildu erabakigarria izango da legealdian.

Eider Mendoza Gipuzkoako EAJren ahaldungai nagusia, gaur, Hondarribian. GORKA RUBIO / FOKU
enekoitz esnaola
2023ko maiatzaren 28a
23:26
Entzun

Araba
- Batzarkideak. EAJk 15 (-2 duela lau urtetik), EH Bilduk 14 (+2), PSE-EEk 9 (-1), PPk 9 (+1), EPk 3 (-1) eta Voxek (+1).
- Akordioa. EAJk eta PSEk bat eginda, Ramiro Gonzalez jeltzaleak segituko du ahaldun nagusi karguan.

Bizkaia
- Batzarkideak.
EAJk 23 (-2), EH Bildu 15 (+5), PSEk 8 (berdin), PPk 3 (+1) eta EPk 2 (-4).
- Akordioa. EAJk ez du lortu gehiengo osoa, bost puntu egin du behera, baina ziurtatua du ahaldun nagusi kargua, bakarrik edo, ziurrenik, PSErekin babesarekin. Elixabete Etxanobek hartuko du Unai Rementeriaren kargua.

Gipuzkoa.
- Batzarkideak.
EH Bilduk 22 (+5), EAJk 17 (-3), PSEk 7 (-2), PPk 3 (+2) eta EPk 2 (-2).
- Akordioa. PPk izango du giltza Gipuzkoako ahaldun nagusia hautatzean; izan ere, EH Bilduk eta EPk 24 batzarkide dituzte, eta EAJk eta PSEk ere 24. Ikusgai dago PPk Eider Mendoza jeltzalea babestuko duen, edo zer jarrera hartuko duen EAJk gaurko emaitzekin. Foru gobernua osatu duten bi taldeen artean (EAJ eta PSE) bost batzarkide galdu dituzte. Maddalen Iriartek (EH Bildu) balituzke aukerak ahaldun nagusi izateko.

Nafarroa.
- Batzarkideak.
UPNk 15 (2019an NS koalizioan zegoen; NSk 20), PSNk 11 (berdin), EH Bilduk 9 (+2), Geroa Baik 7 (-2), PPk 3 (2019an NSn zen), Zurekin Nafarroak 3 (2019an ez zegoen koalizioa; horko alderdiek 2019an, 3), Voxek 2 (+2).
- Akordioa. Azken legealdiko akordioek segitzen badute, Maria Txibite (PSN) izango da berriz ere Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Geroa Bairen eta Zurekin Nafarroaren babesarekin: hiruko horrek 21 aulki lortu ditu, eta eskuinak (UPNk, PPk eta Voxek), 20. EH Bilduk berriz ere giltza izango du legealdian zehar.

Batzar Nagusietako inbestidurarako ez da data jakin bat egoten, udaletan ez bezala (alkateen inbestidura saioak ekainaren 17an izango dira).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.