Lehia estua Eusko Legebiltzarrean, emaitzak estrapolatuz gero

Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak Eusko Legebiltzarra osatzeko baliatuz gero, EAJk 26 legebiltzarkide izango lituzke, eta EH Bilduk, 24.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria. MONIKA DEL VALLE / FOKU
jon olano
2023ko maiatzaren 29a
09:55
Entzun

Udal eta foru hauteskundeak igarota, laster Espainiako Gorteetarako bozak izango dituzte Hego Euskal Herriko biztanleek: uztailaren 23rako iragarri ditu Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak. Eusko Legebiltzarreko legealdia ere datorren urtean da amaitzekoa, eta, beraz, atzokoak hauteskunde ziklo berri bat zabaldu du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.

Ezin da estrapolazio zuzen-zuzenik egin, boto duala dela eta —herritarrek alderdi bati edo besteari ematea botoa aukeratu beharreko instituzioaren arabera—, baina udal eta foru hauteskundeetako emaitzek pista bat ematen dute Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira izan litezkeen joerez. Datu horiek eskuan, horrela geratuko litzateke Eusko Legebiltzarra, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan D'Hondt sistema aplikatuta:

EAJ: 26 (-5)

EH Bildu: 24 (+3)

PSE-EE: 13 (+3)

PP: 7 (+1)

EP: 5 (-1)

Beraz, EAJren eta EH Bilduren arteko lehia estua litzateke Eusko Legebiltzarrean, apenas bi legebiltzarkideren aldea izango luketen, baina EAJk eta PSE-EEk sendo eutsiko liokete gaur egun duten aliantzari, 39 ordezkarirekin gehiengo absolutua lortuta. Haatik, ezkerreko alderdiek akordioa eginda ere gobernatzeko aukera izango litzateke: EH Bildu eta PSE-EE batuta, gehiengo absolutuaren atarian geratuko lirateke (37), eta langa hori gaindituko lukete Elkarrekin Podemos-IUrekin (42).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.