Albistea entzun

Telebista

Hauteskundeetako saioak %21eko ikusle kuota izan zuen ETB2n, eta %2,4koa ETB1en

Euskarazko katean bost ordu eta erdi luzeko emanaldia aurkeztu zuten Nerea Reparazek eta Xabier Usabiagak. 205.000 herritarrek bat egin zuten noizbait ETB1eko emankizunarekin.

Nerea Reparaz eta Xabier Usabiaga
Nerea Reparaz eta Xabier Usabiaga ETB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko maiatzak 29 13:40

Telebistari adi egon ziren atzo Euskal Herriko milaka herritar, udal, foru eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetako datuak ezagutzeko jakin-minez. ETBko bi kateek zuzeneko emanaldiak egin zituzten, bospasei ordukoak. Eta ikusle datuak hauek izan ziren: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ETB2ko hauteskundeetako saio bereziak %21eko ikusle kuota bereganatu zuen. ETB1eko saioak, berriz, %2,4ko ikusle kuota lortu zuen —euskaldunen artean, %5,7koa—. 205.000 herritarrek bat egin zuten noizbait ETB1eko saioarekin.

21:00etatik 23:00etarako tartean, ETBko bi kateek batuta, %30,4ko ikusle kuota izan zuten. EITBren webguneak, bestalde, 250.335 erabiltzaile bakar izan zituen, ohiko igande batekoak halako bi. Interneteko streaming bidezko ETBko zuzeneko emanaldiak ikusi zituzten, halaber, 16.000 herritarrek.

Kataluniako TV3 katearen zuzeneko emanaldiak —20:40etik 23:00etarako tartean— %25eko ikusle kuota lortu zuen; eta talde bereko 3/24 kateak, %3,6koa. Katalanez izan ziren biak ala biak.

Galizian, berriz, TVGren galegozko saio bereziak %26ko ikusle kuota lortu zuen.

Espainiako telebista kateei dagokienez, Atresmedia taldeko La Sexta eta Antena3 kateek programa bereziak egin zituzten. Halakorik ez zuten egin, ordea, Mediaseteko Tele5k eta Cuatrok.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Feminismoa ikasten ari da zaurgarritasuna politizatzen»

Amaia Igartua Aristondo

Errealitate biologikoa gorabehera, ideologiak zeharkatzen du elbarrien inguruko iruditeria, Garcia-Santesmasesen arabera: bizitza biziezintzat jotzen dira, oro har, eta gorputz ez-desiragarritzat.
Garaia Pagola, Danel Teran eta Sara Iriarte. ©EZTENA

Gazteei iritsi ez zaiena emateko

Beñat Mujika Telleria

'Eztena' saioa estreinatu du Naiz irratiak hil honetan. Gradu amaierako lan batean oinarrituta egin dute saioa, eta Sara Iriarte, Garaia Pagola eta Danel Teran dira sortzaileak.

1 ©JAGOBA MANTEROLA / @FOKU

'Kearen unibertsitatean' ikasitakoak

Amaia Jimenez Larrea

Urte askoan Donostiako Tabakaleran zigarrogile izandako emakumeen bizipenak jasotzen ditu 'Kearen artxibogileak. Ibilbide bat Tabakaleratik' dokumentalak. Lan bat baino gehiago izan da zigarrogileentzat, euren etxea izango balitz bezala ikusten baitute eraikina.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.