Lan gatazkak

Michelinen Gasteizko lantegiko greba egunak atzeratu dituzte

Ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an izango dira. Bihar elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dituzte.

Michelinen Gasteizko fabrikaren ataria, artxiboko irudian. RAUL BOGAJO/FOKU
aitor biain
2023ko maiatzaren 29a
17:04
Entzun

Enpresa batzordearen gehiagoa izan ez arren, ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek lau greba egun antolatzea adostu zuten iragan astean, lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta. Lanuzteok aste honetan ziren egitekoak, baina atzeratu egin dituzte, «akats burokratikoengatik». Halere, biharko deituak zituzten bi protesta ekintzei eutsi diete: elkarretaratzea egingo dute 13:00ean, lantegiaren atarian, eta manifestazioa 18:30ean, Gasteiz erdigunean.

Lau greba egunak, berriz, hurrengo astetik aurrera egingo dituzte: ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an izango dira, hiru ekoizpen txandatan. Lanuzte horiekin, sindikatuek haserrea adierazi nahi diote zuzendaritzari, lan itunaren negoziazioan aurkeztutako azken proposamena dela eta. Sindikatuen irudikoz, ez da nahikoa, ez baititu kontuan hartzen beraien eskakizun nagusiak.

Erosteko ahalmena berreskuratzea da sindikatuen aldarrikapen nagusia, soldata igoerak KPIaren igoerari egitea, baina baita lanaldia murriztea eta behin-behinekotasuna murriztea ere. Sindikatuek zuzendaritzari proposatu zioten soldatak %27 handitzea lau urteko epean. Enpresaren azken proposamenak, ordea, %12koa baino ez du jasotzen: %5 2023an, %3 2024an, %2 2025ean, eta beste %2 2026an.

CCOOk du gehiengoa langile batzordean, eta gogorarazi du ez duela greba babesten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.