Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak, kalez kale

Bozetako atal bakoitzeko emaitzen mapa osatu du BERRIAk.

Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak, kalez kale
Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak, kalez kale Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2023ko maiatzak 29 09:21

Hego Euskal Herriko udalak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak aukeratzeko bozketa izan zen igandekoa. Jakinak dira emaitza orokorrak: EH Bilduk 366.024 boto eskuratu zituen, eta lehen indarra izan zen Gasteizen; EAJk, berriz, 322.347 boto jaso zituen, eta lehen indarra da Araban, Bizkaian eta Donostian. Nafarroan, UPN izan da lehen indarra, 81.680 boto lortuta, baina PSNk eskuratu du gobernua berriro osatzea.

Horiek datu orokorrak. Hauteskundeek, baina, xehetasun maila handiagoa ere eskaintzen dute, hauteskundeen emaitzak mahaiz mahai, barrutiz barruti eta atalez atal ebazten direnez gero. Horixe prestatu du BERRIAk: Euskal Herri osoko emaitzen mapa, atalez atal.

Argazkiaren fokua handitzeak ahalbidetzen du, adibidez, hiriburuetako errealitatea zehatzago ezagutzea. Esaterako, Bilbon, nabarmena da EAJren nagusitasuna; auzo eta mahai gehienetan da lehen indarra. Salbuespenak daude, ordea: Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zazpi Kaleetako zenbait ataletan EH Bildu aurretik geratu da, eta PSE-EE lehen indarra da mahai bakan batzuetan, Otxarkoagan, Deustun eta Betolatzan, Errekalden.

Gasteizen, kolore aniztasuna antzeman daiteke atalkako mapari erreparatuta. Abetxukun, Sansomendin, Zaramagan... PSE-EE izan da lehen indarra, eta EH Bildu Alde Zaharrean, Zabalganan eta Errekaleorren, besteak beste. PPren kolore urdina ere nabari da: San Martinen, Txagorritxun, Armentian eta Mendizorrotzan, adibidez. Eta mahai kopuru eskasagoak bereganatu ditu EAJk:

Donostian, berriz, EAJren eta EH Bilduren tonalitateak daude orekatu samar. Jeltzaleek lortu dituzte zinegotzi gehien (9), eta hori nabari da esaterako Amara Berrin, Antiguan, Erdialdean eta Groseko parte handi batean lortutako garipenetan. Aldiz, EH Bildu aurretik geratu da Igeldon, Egian, Parte Zaharrean, Martutenen eta Añorgan. PSE-EEren indargune izaten jarraitzen du ekialdeak, eta PP lehen indarra da hiri osoko bi mahaitan, Aieten eta Amaran.

Iruñean, lehia estua izan zuten igande gauean UPNk eta EH Bilduk. Cristina Ibarrola buru duen zerrenda nagusitu zen. Baina lehia hori grafikoki ikus daiteke Iruñeko atalen mapan: hiriburuko iparraldekoetan EH Bilduk ditu emaitza onenak, eta UPNk hegoaldekoetan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Angel Berrueta oroitzeko ekitaldi bat, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Angel Berrueta biktima gisa aitortzeko tramitazioa hasi dute

Iosu Alberdi

Nafarroako eskuin muturraren eta estatuaren biktimak aitortzeko batzordeak 35 eskaera jaso ditu. Batzordea aurreko astean elkartu zen Berrueta-Mañas familiarekin.

Asier Ezeiza, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean. ©ZIPI / EFE

Asier Ezeizari 182 urteko espetxe zigorra ezarri diote

Berria

ETAk 2003an Alacanten eta Benidormen eginiko bi atentaturengatik zigortu dute.

Frederique Espagnac eta Max Brisson —ezkerrean— artxiboko argazki batean. ©BOB EDME

Espagnac, Brisson eta Saint Pe izanen dira Frantziako Senatuan ordezkari

Ekhi Erremundegi Beloki

Igandean iragan ziren Frantziako Senaturako bozak Ipar Euskal Herrian. Aurkeztu diren bederatzi zerrenden artean, orain arteko hiru senatariak karguan atxikitzearen alde egin dute hautetsiek
Kaledonia Berriko herritarrak FLNKS koalizio independentistako mitin batean, 2019an. ©FLNKS

Kaledonia Berriko independentistak, estreinakoz Senatuan

Maddi Iztueta Olano

FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakeko kide bat izango da Frantziako goi ganberako senatarien artean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...