Albistea entzun

Euskara

Kontseiluak 'Sorionekuak' mobilizazioan parte hartzera deitu du

Herri mobilizazioa ekainaren 10ean izanen da, Iruñean.

Kontseiluaren Nafarroako bazkideen batzordeko kideak.
Kontseiluaren Nafarroako bazkideen batzordeko kideak. SORIONEKUAK PLATAFORMA Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko maiatzak 31 09:37

Sorionekuak, euskara nafar guztiona egitasmoak herri mobilizazio bat eginen du ekainaren 10ean, 17:30ean, Iruñean. Manifestazioa arratsaldean izanen bada ere, egun osoko egitaraua aurkeztu dute, «ospakizun erraldoi» bat egiteko. Euskalgintzaren Kontseiluak atxikimendua eman dio egitasmoari, eta mobilizazioan parte hartzeko deia egin du. Kontseiluak erran du euskararen ofizialtasunak «inori eskubideak kendu bainoago, ez dituenari aitortzen» dizkiola.

Ikusi gehiago: 'Sorionekuak' aurkeztu dute, «euskara ez baita museoko pieza»

Hala, egitasmoko kideek behin eta berriz adierazi izan dute euskaraz bizi nahi duten herritarrak direla, baina egunero hamaika traba aurkitzen dituztela horretarako. Oztopo horietako bat da zonifikazioa, zeinaren ondorioz «Nafarroako eremu handienean bigarren mailako herritar» bihurtzen diren; hortaz, «ardura politikoa» eskatzen dute. Alde horretatik, egitasmoak «eskubideak errespetatu, herritar guztien arteko berdintasuna bermatu eta harrotasuna zabaltzeko deia egiten» duela nabarmendu dute.

Mobilizazioa, baina, ez da salaketa eguna soilik izanen, euskara etorkizuna dela nabarmentzeko momentua ere izanen da, nafar guztiena: «Euskara ez delako inork hona ekarritako zerbait; galde diezaietela, bestela, Irulegiko bizilagunei».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kilometroak jaiaren une bat, gaur, Errenterian (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

Kilometroak 2023, «marea bizi bat» Errenterian

Arantxa Iraola

Gipuzkoako ikastolen festak jendea erruz erakarri du, giro paregabean

Ikasle batzuk pantailen bidez ikasten, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

EZ ETSAI, EZ PANAZEA

Oihana Teyseyre Koskarat - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian. Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira.

Ikasnova gunea, Nafarroako ikastetxe batean. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Iruñea. Ikasgela bat hezkuntza berritzeko

Ion Orzaiz

Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Ikasnova proiektura batu zen iaz. Chromebook-ak erabiltzeaz gainera, eskolaren metodologian txertatu dituzte robotika eta IKTak, «edukiak beste era batera lantzeko».
Ikasleak Luberri sistema eragilea erabiltzen, Antigua-Luberri ikastetxean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Donostia. Arazoari etxeko konponbidea

Irati Urdalleta Lete

Donostiako Antigua-Luberri eskolan Luberri sistema eragile «propioa» garatu dute. Dagoeneko zenbait eskolatara zabalduta dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.