Albistea entzun

AEB-ak

Virginiako gobernadoreak militarrak bidali ditu Mexikoko mugara

Texasko Gobernuak eskatu die buruzagi errepublikanoei bidal ditzatela guardia nazionalak AEBetako hegoaldeko mugara.

Hainbat pertsona AEBak eta Mexiko banatzen ditun hesiaren ondoan, zain. /
Hainbat pertsona AEBak eta Mexiko banatzen ditun hesiaren ondoan, zain. / Etienne Laurent/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2023ko ekainak 1 13:22

Muga militarizatzea, hori egotzi diote giza eskubideen aldeko erakundeei AEBetako Alderdi Errepublikanoari. Virginiako gobernadore Glenn Youngkin izan da urratsa egiten azkena. Bart gauean iragarri zuen Guardia Nazionaleko 100 kide eta laguntzarako 21 pertsona bidaliko dituela AEBak eta Mexikoren arteko mugara. «Mugako krisiak estatu guztiei eragiten die», esan zuen buruzagi errepublikanoak erabakiaren berri eman zuenean, eta azaldu zuen Texasko Gobernuak egindako eskaerari erantzuteko hartu zuela erabakia.

Texasko gobernadore Ted Abbottek eskatu die buruzagi errepublikano guztiei bidal ditzatela guardia nazionalak herrialdearen hegoaldeko mugara. Alderdi Errepublikanoak eskatu du mugako segurtasuna gogortzeko eta egotzi dio Joe Biden presidenteari «migrazio politika hutsalak» egitea. Youngkin ez da Abbotten deiari erantzun dion bakarra; asteartean Iowako gobernadoreak ere beste 100 guardia nazional bidaliko zituela iragarri zuen —Virginiak eta Iowak ez dute Mexikorekin muga egiten—.

2016tik 2020ra AEBetako presidente izandako Donald Trumpen migrazio politikak indargabetuta dauden arren, oraindik ere asiloa eskatzeko prozedura zailenetako bat duen herrialdea da hura. Joan den maiatzean bertan behera geratu zen osasun larrialdia aitzakia hartuta ezarritako 42. Titulua. Hura indargabetzeak migratzaileak erakarriko zituen beldur, Bidenek 1.500 militar bidali zituen hegoaldeko muga zaintzera. Neurriak, baina, giza eksubideen aldeko taldeen kritikak eragin zituen. Horien arabera, muga militarizatzeak hura arriskutsuago egiten du migratzaileentzat, haietako asko gatazketatik ihesi doazelako eta, militarrak bertan ikusita, litekeena delako bide zailagoetara jotzea AEBetara sartzeko.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Poloniako mitarrarren kamioi bat misila erori zen lekutik gertu, iazko azaroan. ©EFE

Iaz Polonian erori zen misila Ukrainak jaurti zuela esan du aditu talde batek

Igor Susaeta

Misila erori eta ordu batzuetara NATOk eta AEBek plazaratu zutena berretsi du ikerketa batek. Varsoviaren eta Kieven arteko harremanak gaiztotuta daude azken hilabeteetan.

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentegaia gaurko inbestidura saioan, Espainiako Kongresuan. ©Juan Carlos Hidalgo / EFE

Feijook esan du, Sanchezek ez bezala, berak ez diela bere printzipioei uko egin

Maddi Iztueta Olano

Espainiako Kongresuan hasi den inbestidura prozeduraren lehen saioan, amnistiak eta autodeterminazioak bere gobernuan tokirik ez dutela berretsi du PPko presidentegaiak. Sei estatu itun eta bi neurri aurkeztu ditu.

Karabakh Garaitik ebakuatu dituzten armeniar batzuk Kornidzorrera (Armenia) iristen, atzo. ©EFE

Etorkizuneko haien arteko erlazioa definitzen hasi dira Erevan eta Baku

Igor

Azerbaijango eta Armeniako ordezkariak Europar Kontseiluko buruzagitzarekin bildu dira, Bruselan Armeniako oposizioa ez da Paxinian lehen ministroak negoziatu dezakeenaz fiatzen

Kosovoko polizia talde bat, atzo, Kosovo iparraldeko Banjska herriaren ondoko bidegurutze batean. ©DJORDJE SAVIC / EFE

Kosovoren eta Serbiaren arteko gatazka are gehiago gaiztotu du azken erasoak

Gorka Berasategi Otamendi

Talde baten eta Kosovoko Poliziaren arteko tiroketa batean bost lagun hil ziren igandean. Pristinak Belgradi leporatu dio erasoaren erantzukizuna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...