Albistea entzun

Amazonen azpikontrata batek 61 langile kaleratu ditu Gipuzkoan

Akordiorik gabe amaitu da enplegua erregulatzeko espedientea. ELAk erakunde publikoen permisibitatea salatu du.

Amazonek azpikontratatutako langileak protestan.
Amazonek azpikontratatutako langileak protestan. ELA Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2023ko ekainak 1 09:49

Maiatzaren 4an SDR enpresak, Amazonek Gipuzkoan azpikontratatuta dituen hiru enpresetako batek, lurraldeko langile guztiak kaleratzeko prozesua abiatu zuen, EEE enpregua erregulatzeko espediente baten bitartez. ELA sindikatuak jakinarazi duenaren arabera, akordiorik gabe amaitu da EEEa, eta, beraz, langile guztiak kaleratu dituzte. Sindikatuak dio SDRk Amazonek erabakitakoa bete duela, eta erakunde publikoek izan duten permisibitatea salatu du.

Amazonek SDR eta beste bi enpresa ditu azpikontratatuta Gipuzkoan, eta, ELAren ustez, hiru horiek ezaugarri komun batzuk dituzte: «miseriazko soldatak» eta «arauketarik eza eta malgutasuna»; «Amazonek egiturazko bihurtu nahi du berarentzat lan egiten duten azpikontratetako langileak miseriazko soldatetara kondenatuta egotea arautu gabeko lanaldietan».

Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailari eta Lan Ikuskaritzari erantzukizuna beraiena dela leporatu die ELAk, eta Amazonen ereduari jarraitzen dion enpresa kultura hori nagusi izan ez dadin neurriak hartzeko eskatu du ELAk: «Amazonek lan merkatuaz egiten duen perbertsioak ezin du Euskal Herrian lekurik izan».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa eta Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa, eurotaldearen bilera baten hasieran, irailean, Santiagon (Galizia). ©XOAN REY / EFE

Kaxoitik atera dira guraizeak

Iker Aranburu

Frantziako eta Espainiako gobernuek kendu egingo dituzte inflazioari aurre egiteko indarrean jarritako laguntza gehienak, defizitaren aurkako borrokari berriro heltzeko

Gasolindegi bateko langile bat, erregaien prezioak aldatzen ©Sergio Orduñez( Efe)

Inflazioak gora egin du irailean, energiak garestitu izanaren ondorioz

Jokin Sagarzazu

Espainian bederatzi hamarren igo da, %3,5eraino. Hego Euskal Herriko datua hilaren erdialdean emango du INEk.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Hidrogenoa beti izango da argindarra baino askoz garestiagoa»

Imanol Magro Eizmendi

Cebonek argi du argindarra dela errepide bidezko garraio astuna deskarbonizatzeko bidea, eta horretarako errepideak elektrifikatu behar direla. Uste du baztertu egin behar direla uste erregai sintetikoak eta hidrogenoa.

Landabenen ekoitzitako autoak, parkingean. ©NAFARROAKO VOLKSWAGEN

Urte eta erdiz, VWek 400 langile gutxiago beharko ditu Nafarroan

Joxerra Senar

Lan ituna negoziatzeko lehen bileran, multinazionalak berretsi du 2026ra arte produkzioa murriztu beharko dela, baina uste baino gutxiago. UGTk «bermeak» izatea eskatu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...