POLIZIA

Jaurlaritza ikertzen ari da ertzainen protestan legea urratu ote zen

Erkorekak azaldu du «susmo sendoak» dauzkatela pentsatzeko diziplina araudia edo herritarren segurtasunekoa urratu zutela.

Ertzainak Borrokan plataformaren elkarretaratzea legebiltzarraren atarian, atzo. RAUL BOGAJO / FOKU
jon olano
2023ko ekainaren 2a
12:01
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa bat zabaldu du, aztertzeko ostegunean Eusko Legebiltzarraren atarian zenbait ertzainek eginiko elkarretaratzean «ordenamendu juridikoaren aurkako jokabideak» egon ote ziren. Horren «susmo sendoak» dituztela esan du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak: diziplina araudia edo herritarren segurtasunekoa urratu zutela. Protesta horretan, tranbiaren zirkulazioa eten zuten poliziek.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, sindikatuetatik kanpo antolatutako ertzainen mugimenduaz galdetu dio Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Erkorekari. Arzuagak «kezka» agertu du mugimendu horren inguruan, eta salatu du «joko arau guztiak hausten» ari direla eta «bide parapolizial» bat hartzen ari direla. Hori horrela, pozik agertu da zabaldutako espedientearen berri izatean.

Erkorekak azaldu du «informazio osoa biltzen» ari direla «prozedurak tramitatzeko eta balizko ardurak kitatzeko», hala badagokio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.