Memoria historikoa

«Egia jakiteko garaia» dela aldarrikatu dute Ina Zeberio oroitzeko ekitaldian

Ina Zeberio lizartzarra Ertzaintzak hil zuen orain 25 urte, tiroz, Gernikan. Ekitaldi bat egin dute Lizartzan, Zeberio gogoan izateko batetik, eta egun hartan zer gertatu zen argitu dadila eskatzeko bestetik.

Zeberio oroitzeko ekitaldia, gaur, Lizartzan (Gipuzkoa). ANDONI CANELLADA / FOKU
Tolosaldeko Ataria
2023ko ekainaren 4a
18:13
Entzun

Jendetza elkartu da Lizartzako Askatasunaren plazan gaur egindako ekitaldian. Ina Zeberioren senideak ez ezik, bertan ziren hainbat herritar ere, eta eskualdetik joandakoak ere bai. Maider Agirrebarrena herritarrak gidatu du ekitaldia, eta, sarreran azaldu duenez, «Euskal Herriko gatazka politikoaren testuinguruan, milaka aldiz urratu dira giza eskubideak, eta ehunka heriotza izan dira. Horiei guztiei egia, aitortza, justizia eta erreparazioa zor diegu, diskriminaziorik gabe, salbuespenik gabe». Bertsoak entzuteko aukera izan da ondoren, eta baita abesti bat entzutekoa ere.

Orain 25 urte gertatu zenaren berri eman dute jarraian, eta, besteak beste, gogora ekarri dute Ertzaintzak ikertu zuela «Inaren heriotza giza eskubideen kontrako jardueraren ondorioz gertatu zen ala ez». Ekitaldiarekin jarraituz, Egiari Zor fundazioko Pilar Garaialde alegiarrak hitz egin du. Besteak beste, Garaialdek honela azaldu du: «Guk ez dugu sinesten gatazkaren ondorioei eta erantzukizun batzuei muzin egiten dien eta beste batzuk betikotzen dituen justizia eredu honetan. Behar dugun justizia ereduak biktimen eskubideak errespetatu behar ditu, eta, aldi berean, erantzuna eman behar dio indarkeriak hainbat hamarkadatan eragindako ondorioak gaindituko dituen bizikidetza agertoki batera iristeko beharrari».

Ikusi gehiago Tolosaldeko Atarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.