Gazte militante bat atxilotu du Frantziako Poliziak Baionan

SDAT Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaordetzak egin du operazioa. Tolosara eraman dute atxilotua. 18:30ean elkarretaratzea eginen dute Baionan, atxiloketak salatzeko.

jarraia228970.jpg
2023ko ekainaren 5a
11:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Frantziako Polizia antiterroristak gazte militante bat atxilotu du gaur goizean Baionan. Haren gurasoen etxea miatu, eta Tolosara eraman dute gaztea (Okzitania), Euskal Irratiek jakinarazi dutenez. Oraindik ez dute azaldu zer leporatzen dioten, baina printzipioz ez luke zerikusirik euskal gatazkarekin.

Euskal Irratien arabera, Frantzia mailako operazio bat da. Zabaldu dute hamabost pertsona atxilotu dituztela mementoko, hamar lekutan.

18:30ean elkarretaratzea eginen dute Baionako herriko etxearen aitzinean, atxiloketak salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.