Lan istripua

Garraiolari bat hil da Oiartzunen, istripu ez-traumatiko batean

61 urte zituen, eta Transportes Insausti enpresan egiten zuen lan. Aurten hildako seigarren garraiolaria da.

Aurreko astean hildako garraiolaria gogoratzeko mobilizazioa Gasteizen. LAB
jokin sagarzazu
2023ko ekainaren 5a
15:23
Entzun

LABek jakinarazi duenez, 61 urteko garraiolari bat hil zen igande gauean, istripu ez-traumatiko baten ondorioz. Oiartzungo (Gipuzkoa) Transportes Insausti enpresan egiten zuen lan. 2023an hildako seigarren garraiolaria da, sindikatuaren zenbaketaren arabera, eta urtea hasi denetik lanean bizia galdu duen 25. behargina. Aurreko lan istripua sektore horretan gertatu zen, joan den astean, Agurainen (Araba).

LABek azaldu duenez, garraioaren sektorea da lan istripu gehien izaten denetako bat: 11 iaz. Eta istripu ez-traumatikoen kasuan ere bai: iaz hildako lautik hiru horrelakoetan izan ziren. «Horrek argi erakusten du garraiolarien lan baldintzek istripu kardiobaskularretan duten eragin zuzena, lanpostuen prekarizazio etengabea tarteko», salatu du sindikatuak. Gogoratu du lanaldi luzeei aurre egin behar dietela, eta haien artean ohikoa dela «estresa, presioa eta modu osasuntsuan elikatzeko zailtasunak» izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.