Albistea entzun

Enpresak

Energiaren eta lehengaien prezioa oraindik galga dira paperaren industriarentzat

Jarduera apaldu arren, fakturazioa handitu zuten enpresek iaz. Aurreikuspenak, ordea, ez dira onak, eta, eskariak handitu ezean, baliteke kolokan geratzea enpresa batzuen errentagarritasuna.

Paper bobina batzuk, artxiboko irudi batean.
Paper bobina batzuk, artxiboko irudi batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2023ko ekainak 8 12:58

Ekoizpen kostu handiek paperaren industriaren jarduera baldintzatzen dute oraindik ere. Argindarraren eta lehengaien salneurria zertxobait merkatu bada ere, oso garesti daude oraindik, eta galga da hori ekoizleentzat. Egoera horrek asko zaildu zion iazko urtea sektoreari, jarduera apaltzea ekarri baitzuen. Baina aurten ere bide beretik hasi dute urtea: eskariak ez dira handitu, eta, ondorioz, enpresa askoren errentagarritasuna ataka estuan dago jada.

Hala ohartarazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako paperaren klusterrak, Clusterpapelek, gaur egin duen urteroko batzar nagusian. 25 urte dira elkartea sortu zutela, baina hura osatzen duten enpresek ez dute ospakizunerako betarik, garai «bereziki zailean» baitago sektorea. Kezkatuta begiratzen diote etorkizunari: «Ez dugu ikusten luze gabe egoera aldaraziko duen inflexio punturik etorriko denik, gehiegizko stocka arintzeko eskariak handitu eta jarduera indarrez berrabiaraziko duenik».

Salmentak handitu ditu
Pastaren eta paperaren alorrak ez zuen horren gaizki hasi 2022. urtea, baina ez zuen horren ondo amaitu. Izan ere, lehen seihilekoan ikaragarri handitu ziren eskariak, kostuen garestitzearen ondorioz hornidura eskasiaren beldur izan baitziren enpresa asko. Baina sukar hori kolpean jaitsi zen urtearen bigarren erdian, eta geldialdia eragin zuen; horren ondorioz, gehiegizko stocka metatu zen. Gaur egun oraindik, stock hori saltzeko zailtasunak dituzte enpresek.

Horrez gainera, Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruan Espainiako Gobernuak jarrera aldatu izanak ere izan zuen albo kalterik paperaren industriarentzat, Madril Marokoren alde lerratu izanak Aljeriaren haserrea eragin baitzuen. Aljerrek Espainiarekin zituen merkataritza harremanak etetea erabaki zuen, eta, ondorioz, euskal enpresek bezero handi bat galdu zuten: gutxienez 34.000 tona paper saltzeari utzi zioten, eta, beraz, 33 milioi eurotik gorako galerak izan zituzten.

Izan ere, azken hamarkadaz geroztik, urtero, salmenten erdiak inguru Hego Euskal Herritik eta Espainiatik kanpo egiten dituzte klusterreko kideek. Iaz 861,6 milioi euro izan ziren (%48). Ez da nolanahiko kopurua, ekoizpena zertxobait apaldu bada ere (-%4) enpresek lortu baitute fakturazioa handitzea: 1.795 milioi euroraino iritsi ziren salmentak iaz (+%32,7).

Dibertsifikazioa helburu
Egoera konplikatu arren, klusterreko bazkideek enpleguari eustea lortu zuten: 3.115 langile ari ziren iaz sektoreko enpresetan lanean. Aurreikuspenak, ordea, ez dira onak, eta jarduera apaldu izanak neurriak hartzera behartu ditu enpresa ugari, enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak aurkeztuz, edota lanorduak gutxituz.

Klusterraren arabera, ordea, arazoa ez da euskal enpresena bakarrik; mundu osoan nagusitzen ari den joera bat da. Horregatik, uste du garrantzitsua dela inbertsio ahalmenari eustea. Iaz 111 milioi euro jarri zituzten enpresek ekoizpena dibertsifikatzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta ingurumenean duen inpaktua arintzeko. Aurrera begira jasangarritasuna izango baita sektorearen erronka nagusietako bat.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Eusko Jaurlaritzako langile publikoak Lakuako eraikinean sartzen. ©Raul Bogajo / Foku

Langile publikoen soldatak %0,5eraino igoko dira urrian

Iker Aranburu

Urte amaieran beste emendatze bat izan dezakete, baldin eta Espainiako BPGak %2,1eko hazkundea gainditzen badu.

Bruno Le Maire Frantziako Finantza ministroa eta Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa, eurotaldearen bilera baten hasieran, irailean, Santiagon (Galizia). ©XOAN REY / EFE

Kaxoitik atera dira guraizeak

Iker Aranburu

Frantziako eta Espainiako gobernuek kendu egingo dituzte inflazioari aurre egiteko indarrean jarritako laguntza gehienak, defizitaren aurkako borrokari berriro heltzeko

Gasolindegi bateko langile bat, erregaien prezioak aldatzen ©Sergio Orduñez( Efe)

Inflazioak gora egin du irailean, energiak garestitu izanaren ondorioz

Jokin Sagarzazu

Espainian bederatzi hamarren igo da, %3,5eraino. Hego Euskal Herriko datua hilaren erdialdean emango du INEk.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Hidrogenoa beti izango da argindarra baino askoz garestiagoa»

Imanol Magro Eizmendi

Cebonek argi du argindarra dela errepide bidezko garraio astuna deskarbonizatzeko bidea, eta horretarako errepideak elektrifikatu behar direla. Uste du baztertu egin behar direla uste erregai sintetikoak eta hidrogenoa.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.