Albistea entzun

Etxebizitza

Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak

Goizaldean hasi dute operazioa Baionako Santa Ursula kaleko eraikin okupatuan, eta orain materiala ateratzen ari da Frantziako Polizia. Proiektuaren bultzatzaileek elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako.

Berria -

2023ko ekainak 9

Aurreikusten zuten, eta iritsi egin da. Baionako Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak goizaldean. Frantziako Poliziak baliabide handiak erabili ditu operazio horretan. Gutxienez hamabi furgoneta eta dozenaka agente baliatu dituzte eraikina husteko eta bertan bizi zirenak kanporatzeko egindako operazioan.

Atzo bertan agerraldia egin zuten Maurizia proiektuko bultzatzaileek, goizaldean zer gerta zitekeen aurreikusita. «Kanporatzen bagaituzte, okupazio dinamika bat hasiko dugu», iragarri zuten. Goizean, kanporatu ahala, Baionan zabaldu da albistea, eta hainbat auzokide joan dira etxe okupatuko kideei babesa erakustera.

Elkarretaratzea 18:30ean

Mauriziako gazteek elkarretaratzera deitu dute arratsalderako, eta 18:30ean egin dute protesta, Baionako herriko etxearen aurrealdean. Jende ugari elkartu da, eta Maurizia proiektuaren aldeko kartelak banatu dira. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezari leporatu diote ez duela bete aurretik hartutako engaiamendua, «prentsari adierazi dionaren aurka».

Etxea hustu aurretik, Etxegaraik jendaurrean adierazi du «zuzenbide estatua errespetaraztera behartua» dela. «Bai, bere interes propioetarako zuzenbide estatua. Non dira gure eskubideak, gure aterpetzeko eskubidea, auzibidez gure burua defendatzeko eskubidea?», galdetu diote gazteek elkarretaratzean.

Etxe kanporatzearen atzean egotea leporatu diote. Gazteek salatu dute etxebizitzaren problematika tokiko errealitate bat dela, eta nabarmendu dute «bortizkeriarik gabeko alternatiba zentzuduna» proposatu dutela, «elkartasuna eta partekatzea erdigunean dituena eta alokairu kontratu baten bidez kudea zitekeena». Haien ustez, Baionako Herriko Etxeak bere boterea erabili du bederatzi gazte kanporatzeko. «Non dago bortizkeria? Baiona erdiguneko 10.000 metro koadroko eraikin bat hutsik uztea ez al da bortizkeria?».

Bestalde, FSU 64, LAB eta Solidaires sindikatuek ohar bateratu batean adierazi dute kaleratzeko eman den arrazoia, segurtasunari loturikoa, ez dutela sinesten. Aitzitik, salatu dutenez, «indarkeria erabiliz Macron eta Etxegarai jaunen alderdiaren neoliberalismoaren alternatiba den proiektua isilarazi nahi izan dute, bere osotasunean». Elkartasun osoa adierazi diete kaleratutako gazteei. «Etxebizitzaren arazoa ezin da konpondu apaintzeko neurrien edo polizia operazioen bidez».

Maiatzaren 16an jakinarazi zuten Baionako Santa Ursula karrikako eraikin bat okupatzen ari direla, bizitegien arazoari erantzun eta denei irekitako espazio soziokultural bat proposatzeko. Ekintzaileen hitzetan, 2015etik hutsa da egoitza. EPFL Ipar Euskal Herriko Lurraren Erakunde Publikoak erosia du orubea, Euskal Hirigune Elkargoarentzat. Baionako Herriko Etxearekin mintzatu dira, eraikina erabiltzeko aukerak aztertzeko. Auzitegiak, baina, emana zuen lekua husteko agindua, eta goizaldean gauzatu dute.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Azaroko manifestazioa deitzeko egin duten agerrialdia gaur, Bilbon. / ©Aritz Loiola / FOKU

Azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskalgintzak

Arantxa Iraola - Olatz Silva Rodrigo

Euskararen aurrerabideen kontra egon diren epaien gaineko kezka azaltzeko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi dute gaur, Kontseiluak deitutako agerraldi jendetsu batean: 'Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat'

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan grebarako deia egin dute, urriaren 24rako

Arantxa Iraola

Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek egin dute deia; sektore publikorako urriaren 25erako eta abenduaren 19rako eginda dauden deialdiez gain, beste bat gehitu nahi izan dute propio hezkuntzarako

Gaur goizean egin dute lehenbiziko protesta erizainek, Txagorritxun. ©Maixa Utrera Puelles

Txagorritxuko erizainek protesta egin dute, Osakidetzak larrialdietako ebakuntzetan egingo duen murrizketagatik

Maixa Utrera Puelles

ESK sindikatuak salatu du Osakidetzak «bere kasa» hartu duela erabakia, eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Txagorritxuko ate nagusian.

Larunbatean Araian bildu ziren osasun publikoaren aldeko plataformetako kideak. ©BERRIA

Azaroaren 11n osasun sistema publikoaren alde egitera deitu dute

Edurne Begiristain

Herri plataformek manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...