Lan osasuna

CCOOk «justizia» eskatu du silikosiak gaixotutako langileentzat

Bizkaiko Novogranit enpresako arduradunak epaitu dituzte, eta fiskaltzak bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatu du.

Marmol lantegi bat. CCOO
jokin sagarzazu
2023ko uztailaren 7a
12:36
Entzun 00:00:0000:00:00

CCOOk «justizia» eskatu du silikosiak kalte egindako Novograniteko zortzi langilerentzat. Bilbon marmoldegi horren aurka egin den epaiketan egin du eskaera hori sindikatuak. Cosentino taldea eta material horren banatzaileLevantina y Asociados de Mineral enpresa ere epaitu dituzte. Novogranit likidazio prozesuan dago. Lantegiak izan ditu Muxikan, Zornotzan eta Lemoan (Bizkaia).

Sindikatuak espero du hiru enpresetako zazpi arduradunak eta langileen osasuna zaintzeko ardura zuen medikua zigortzea. Fiskaltzak bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eskatu du haietako bakoitzarentzat. Sei langilek, berriz, 686.000 euro eskatu dituzte kalte ordainetan, jasan dituzten osasun kalteengatik.

Testigantza. «Gaixotasuna okerragotzeko beldur naiz, baina badakit horrela dela»

CCOOk gogoratu duenez, duela hamabi urte hasi ziren Novograniten zegoen arazo larria agerian uzten, eta hala berretsi dutela urteotan epaitegiek kaleratutako ebazpen batzuek.

Iazko martxoan EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen silizeak eragindakoak gaitz profesionalak direla, eta langileek eta haien senideek kalte ordaina jasotzeko eskubidea dutela. Lau hilabete lehenago, Espainiako Gobernuak silize hautsak laneko substantzia kartzinogenoen zerrendan sartu zuen, Bruselak hala eskatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.