Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Getxon, adingabe bati sexu eraso bat egiteagatik

Algortako festetan gertatu da erasoa, bart.

Mugimendu Feministaren agerraldia, iaz, Algortako (Getxo, Bizkaia) festetan. MUGIMENDU FEMINISTA
2023ko uztailaren 31
12:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Getxon (Bizkaia), Algortako festetan 17 urteko neska bati sexu eraso bat egiteagatik bart gauean.

Erasotuak jarri du salaketa, eta ikerketa zabaldu dute gertatutakoa argitzeko. Atxilotuak datozen orduetan deklaratuko du epailearen aurrean. Aurtengo Algortako jaietan salatu duten bigarren erasoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.