Gasteizko jaietan, udaltzainak kalerik kaleko salmentan aritzen diren pertsonei jazartzen zaizkie, LAB sindikatuaren arabera; azpimarratu du kaleko salmenta ez dela delitua. «Aginduak argia dirudi: identifikatu, isuna jarri (120 euroko isunak jartzen ari direla egiaztatu ahal izan du LABek) eta salgai dauden produktuak konfiskatu (kapelak, betaurrekoak...)», adierazi du ohar batean.
Sindikatuaren arabera, hori da udaltzainak egun hauetan egiten ari direna. Jokabide horien oinarriak jaietako bandoan eta udal araudian daudela esan du, «biak ala biak muturrera eramanez eta pertsona hauei jazarriz».
Jarraitu irakurtzen: Gasteizko kale saltzaileekiko "politika arrazistak" salatu ditu LABek