Albistea entzun

Barbadoren eta Zelaiaren aurkako espetxeratze agindua salatu dute ehunka lagunek

Bi gazte arabarrei elkartasuna agertu diete Amurrion, Agurainen eta Gasteizen.

Gaur arratsadean Amurrion egin duten protesta
Gaur arratsadean Amurrion egin duten protesta Jaizki Fontaneda/ Foku Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko irailak 18

Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aldeko elkartasun oihuak ozen entzun dira gaur Araban. Ankerkeriari Stop plataformak deituta, ehunka lagunek bat egin dute arratsaldean bi gazteren aurkako espetxeratze aginduak salatzeko Agurainen, Amurrion eta Gasteizen deitutako elkarretaratzeekin. Aguraingo San Juan plazan, Amurrioko Herriko plazan eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren enparantzan egin dituzten protestak.

Ostiral arratsaldean egindako premiazko agerraldi batean, Ankerkeriari Stop plataformak jakitera eman zuen espetxeratzeko agindua jaso dutela bi gazteek. Agindua jasota, hamar eguneko epea dute borondatez espetxeratzeko; bestela, atxilotze agindua martxan jarriko du Espainiako Auzitegi Gorenak, maiatzean berretsitako lau urteko espetxe zigorra betearazteko. Auzitegi Nazionalak 2021ean ezarri zien zigorra, «armak eta munizioak gordetzea» egotzita.

Gazteen askatasuna aldarrikatzeko hainbat deialdi egin dituzte. Hilaren 29ra arte, Euskal Herriko herri, auzo eta ikastetxeetan mobilizazioak antolatzeko eta elkartasun keinuak zabaltzeko deia luzatu dute. Irailaren 30ean, berriz, manifestazio batera deitu dute Gasteizen, 18:30ean.

Horrez gain, elkartasun kamisetak hainbat lekutan salgai jarri dituzte: Amurrioko herriko tabernan, Aguraingo herriko tabernan eta Gasteizko Garraxi tabernan.

Ankerkeriari Stop plataformaren baliabide kutxa ere eskuragarri jarri dute sarean, herrietan antolatzen diren mobilizazioen eta elkartasun dinamiken komunikazio bitartekoekin. Halaber, sare sozialetan #EuskalHerriakAurrera eta #AitorEtaGalderAske traolak erabiltzen jarraitzeko deia luzatu dute.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, maiatzean. ©PATXI BELTZAIZ

Lehen bilana elkargoarentzat

Ekhi Erremundegi Beloki

Urte politiko berria abiatzearekin, funtzionamenduan, barne demokrazian eta lurraldekako inbertsioetan eragin nahiko lukete talde politikoek, hautetsiak eta herritarrak Euskal Hirigune Elkargotik hurbilago sentitu daitezen.

Iñigo Urkullu, atzo, Bilbon, Nueva Economia foroan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Irudi katastrofista» hauspotzen dutenak kritikatu ditu Urkulluk

Gotzon Hermosilla

«Laino beltzez betetako Euskadi baten ideia» sustatzen dutenek «onura politikoa» lortu nahi dutela salatu du lehendakariak hitzaldi batean
Atzoko osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean. Goian, memoria elkarteetako gonbidatuak. ©E. PORTILLO / FOKU

Frankismoaren biktimei erreparazioa emateko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Xabier Martin

PP, Vox eta Ciudadanos ez beste guztiek onartu dute Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea, Gasteizko ganberan. 1936tik 1978ra arteko biktimei eragingo die
Maiorga Ramirez, apirilean egindako agerraldi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Epaitegiak hamabost egun eman dizkio EAri kanporatutako kideak berriz onartzeko

Iosu Alberdi

EAko Nazio Batzorde Eragileak iaz onartu zuen Maiorga Ramirezi eta beste lau alderdikideri afiliazioa lau urterako etetea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.