Albistea entzun

Literatura

Idoia Rodriguez Mondragonek irabazi du EKE-Elkar literatura beka

6.000 euroko laguntza izango du, eta 2024ko udaberrian kaleratuko du liburua.

Idoia Rodriguez Mondragon.
Idoia Rodriguez Mondragon. Elkar Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2023ko irailak 19 11:11

Ipar Euskal Herriko literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar fundazioak Gazteluma saria jarri zuten abian 2000. urtean, eta, orduz geroztik, bi urtetik behin, liburu proiektu bat lagundu dute diruz. Horri esker, denbora honetan, besteak beste, Eneko Bidegainen Anbroxio, Nora Arbelbideren Goizeko zazpiak, Katixa Dolhare-Zaldunbideren Biribilgune, Maialen Hegi-Lukuren Girgileri anderea eta Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da lanak argitaratu dituzte.

2021ean, ordea, izena aldatu, eta Gazteluma zena EKE-Elkar literatura beka bilakatu zen. Hori ere bi urtetik behin banatzen dute, eta euskaraz idazten duten Ipar Euskal Herriko idazle guztiei zuzenduta dago. Lehenengo aldi horretan, Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak komiki proiektuak irabazi zuen.

Aurten, Mirentxu Ibargaraik, Mayi Saint Estebenek eta Marie-Andree Ouretek osatutako epaimahaiak Idoia Rodriguez Mondragonek aurkeztutako proiektua saritzea erabaki du. Hain zuzen ere, 2023ko deialdirako hautatutako literatur generoa nerabeentzako narrazioa izan da. Epaimahaiak azpimarratu du kalitate handiko proposamenak aurkeztu dituztela aurten.

Rodriguez Mondragonen proposamenak 15 urteko neska gazte baten bizipenak, ametsak eta gogoetak biltzen ditu, «umorez jositako narrazio batean».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Maria Alche eta Benjamin Naishtat zuzendariak, eta <em>Puan</em> filmeko aktore Marcelo Subiotto, Mara Bestelli eta Leonardo Sbaraglia, atzo, Donostian, Kursaalaren atzealdean.</b> ©GORKA RUBIO / FOKU

Bizitzaren irakaspenak

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

Maria Alchek eta Benjamin Naishtatek 'Puan' «komedia filosofikoa» aurkeztu dute lehiara. Isabel Coixetek Sara Mesaren 'Un amor' eleberria egokitu du
 ©ZINEMALDIA

«Fikzioa errealitatea baino inportanteagoa bilakatu zitzaidan»

Jone Bastida Alzuru

Virginia Woolfek 1928an argitaratutako 'Orlando' eleberria abiapuntutzat hartuta, bere lehen pelikula ondu du B. Preciadok: 'Orlando, mi biografía política'. Transen ikusgaitasun politikoa du xede.

Kohei Igarashiren <em>Suigyo No Majiwari/Two of Us</em> filma. ©ZINEMALDIA
 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Zanetti: «Pertsonaia bat non amaitzen da? Ez da amaitzen»

Itziar Ugarte Irizar

Nerabe zela etxean bizitakoetatik hurbil osatu du Zanettik bere lehen film luzea: 'Alemania'. Aguilarrek jokatu du protagonistaren rola, bipolaritatea duen ahizparen ondoko begiradatik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.