Internet

Wikipediaren arrakastaren funtsa "pertsonez fidatzea" dela dio Jimmy Wales sortzaileak

Hitzaldia eman du Miñaoko teknologia zentroan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean. Egun 8 mlioi artikulutik gora biltzen ditu interneteko entziklopediak, 253 hizkuntzatan, besteak beste, =l euskaraz==http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala=l .

2007ko azaroaren 5a
16:11
Entzun
Jimmy Wales Wikipedia interneteko entziklpedia askearen sortzaileak argi du zein den ekimen horren arrakastaren funtsa: pertsonez fidatzea. Hala agertu du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean Miñaoko (Araba) teknologia zentroan eman duen hitzaldian.

Izan ere, jendeak egindako ekarpenek elikatzen dute Wikipedia, nahiz eta gero eztabaidaguneen bidez arautzen den. Walesen iduriko, gizartea ezin da eraiki batzuk besteei kalte egin diezaiketela pentsatuz; adibidez, bezeroak elkarrekin labankadaka has daitezkeela pentsatuz inork ez duela jatetxerik irekitzen agertu du. "Ideia hori irauli behar da. Wikipedia ekarpenak edo moldaketak egiten dituztenen jarrera onarenganako konfidantzan oinarritzen da".

Egun 8 milioi artikulu ditu Wikipediak eta 253 hizkuntzatan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.