Mundua

Kenyako Gobernuak eta oposizioak akordioa lortu dute boterea partekatzeko

Abendutik 1.500 lagun hil dira han, oposizioak Kibaki presidenteari hauteskundeetan iruzurra egitea leporatu zionetik. Kofi Annan NBEko idazkari nagusi izandakoak eta Kenyako krisiko bitartekariak eman du gaurko akordioaren berri.

Berria -

2008ko otsailak 28
Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusi izandakoak eta Kenyako krisiko bitartekariak gaur jakinarazi duenez, Kenyako Gobernuak eta oposizioak akordioa lortu dute boterea partekatzeko. Mwai Kibaki presidenteak eta Raila Odinga oposizioko buruak hitzarmena sinatu dute, Annanek ere bai, txaloen artean. Akordioaren arabera, lehen ministro bat izendatuko dute. Legebiltzarreko kidea bat izango da hori, eta alderdi nagusiak jarriko du. Honen zeregina, Gobernuaren lana koordinatzea eta gainbegiratzea izango da. "Akordio hau beharrezkoa da herrialdearen biziraupenerako", esan du Annanek. Kenyako krisiko bitartekariak berak asteartean bertan behera utzi zituen Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioak, politikariek elkarrizketen bidez "aurrerapenik ez" zutelako egiten. Iazko abenduan Kenyako hauteskundeak izan ziren, eta oposizioak Kibaki presidenteari boto zenbaketan iruzur egitea leporatu zion. Iskanbilen ondorioz, 1.500 lagun hil dira. Urtarrilaren 31n ekin zieten elkarrizketei, arazoa konpondu nahian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna