Albistea entzun

Politika

EAk dio herri galdeketa Espainiako Kongresuko ebazpenean oinarrituko duela Jaurlaritzak

ETAk armak uzteko "borondatea" badu, indarkeriaren bukaera "elkarrizketa" bidez egin behar dela dio ebazpenak. Unai Ziarretak jakinarazi duenez, hurrengo astean jakingo da galdeketako galderak zeintzuk izango diren.

Berria -

2008ko maiatzak 24
Eusko Jaurlaritzak 2008ko urriaren 25ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egin nahi duen herri galdeketa Espainiako Kongresuak 2005eko maiatzean elkarrizketaren alde onartuko ebazpenean oinarrituko dela esan du gaur Unai Ziarreta EAko lehendakariak, Gasteizen. ETAk armak uzteko "borondatea" badu, indarkeriaren bukaera "elkarrizketa" bidez egin behar dela dio Kongresuko ebazpenak. Jaurlaritzak galdera bat "indarkeria baztertzeko irizpide etikoan" oinarrituko du, Ziarretak dioenez, eta bestea elkarrizketaren aldekoan, "betiere ETAk argi erakusten badu armak utzi nahi dituela". "Bigarren galdera irizpide demokratikoan oinarrituko da, aukera politiko denak baldintza beraietan defendi daitezen". Ziarretak esan duenez, hurrengo astean jakingo dira galdeketako galderak -asteartean izango du bilera Jaurlaritzak-, eta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak ekainaren 27an aurkeztuko ditu Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Gaur Vocento Taldeak argitaratu du ETAren gaitzespena jasoko duela galdera batek. EAJk, EAk eta EBk osatutako hirukoak ez du gehiengorik Legebiltzarrean, eta PSE-EEk eta PPk dagoeneko esana dute ezezkoa bozkatuko dutela. Gaur Nekane Erauskin EHAK-ko legebiltzarkideak kritikatu egin du EAJren jarrera, "herri honekin jolasten ari delako, eta badirudi gure ezezkoa nahi duela". ETArekin hitz egiten hastearen aldeko ebazpena 2005eko maiatzaren 17an onartu zuen Espainiako Diputatuen Kongresuak. PSOEk eginiko proposamena ontzat jo zuten talde politiko guztiek, PPk salbu. Zazpi atalez dago osatua ebazpena, eta bigarren puntuan daude negoziazioaren ingurukoak. Elkarrizketari bide emateko baldintza gisa aipatzen direnak bertan jaso dituzte. Hala dio, hitzez hitz, atal horretako pasarte batek: "Elkarrizketa bidez indarkeria amaitzeko baldintza egokiak baldin badaude, horren oinarrian indarkeria amaitzeko borondate argia baldin badago eta uste oso horretara heltzeko zalantzarik gabeko jarrerak agertzen baldin badituzte, sostengua adierazten diegu Estatuko aginte eskudunen eta indarkeria uztea erabakitzen dutenen arteko elkarrizketa prozesuei".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Josu Erkoreka, Segurtasun Saileko sailburua ©Adrian Ruiz de Hierro / Efe

EH Bilduk Segurtasun Saila interpelatu du 'Larrion auzian' izandako filtrazioengatik azalpenak eman ditzan

Berria

Arabako EH Bilduk berretsi du hartu beharreko neurriak «azkar, erantzukizunez, koherentziaz eta proportzioz» hartu dituela, eta eskatu dio Segurtasun Sailari Ertzaintzak bakarrik daukan sekretupeko ikerketa baten gaineko informazioa nola zabaldu den azaltzeko

Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos-IU) eta Luis Gordillo (PP+C's), atzo, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Espetxeen transferentziaren berri emateko eskatu du Legebiltzarrak

Jon O. Urain

Eskumen transferentziaren akordioa lotzean informazioa parlamentura bidaltzea babestu dute EAJk, PSE-EEk, EP-IUk eta EH Bilduk. Erkoreka eta Grande-Marlaska gaur bilduko dira

Egiari Zor fundazioak torturen gainean antolatutako prentsaurrekoa, atzo, Iruñeko Katakraken. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Manifestazio bat eginen dute Iruñean, tortura iker dadin galdegiteko

Uxue Rey Gorraiz

Martxoaren 6rako egin dute deia. Zabalzaren kasua ikertzeko eskatu diote Espainiako fiskalari

Martxoak 3 elkarteko kideek agerraldia egin zuten atzo, Gasteizen. ©MARTXOAK 3 ELKARTEA

M-3 elkartea: «Ez dugu justiziarik lortu, baina ez dugu ahaztu»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Martxoaren 3aren ingururako hamaika ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen, 1976an hildako bortz langileak oroitu eta gertatua salatzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna