Gizartea

Espainiako militarrak eta guardia zibilak oldartu egin zitzaizkien Bardeetako tiro eremuaren kontrako lagunei

Lehengo igandeko ibilaldian bi lagun atxilotu zituzten, eta Erriberako Gazteen Asanbladak jakinarazi du hainbat gazte jo ere egin zituztela.

Berria -

2008ko ekainak 3
Aurten ere egin dute Erriberan (Nafarroa) Bardeetako tiro eremuaren kontrako ibilaldia -ekainaren 1ean-, baina aurten Espainiako armadako militarrak eta guardia zibilak oldartu egin zaizkie parte-hartzaileei, Erriberako Gazteen Asanbladak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. "Ibilaldia bukatzear zela -modu baketsuan egin zen-, tiro eremuaren egoitzaren aurrean ia jenderik ez zegoenean, militarrek eta guardia zibilek jo egin zituzten hainbat gazte, egoitza barruan eduki zituzten ordubete inguruan...", dio aipoatutako asanbladak. Mutil eta neska gazte bat Valtierrako (Nafarroa) Guardia Zibilaren kuartelera eraman eta bost orduz eduki zituzten. "Soldatapean dauden torturatzaile horiek baztertu egiten ditugu. Gure kaleak amorruz, gorrotoz eta errepresioz betetzen dituzte, eta edozein adierazpenen kontra egiten dute", dio Erriberako Gazteen Asanbladak. "Militarrak Bardeetatik kanpora!". Aurten bukatuko zaio Espainiako armadari bertan egoteko kontratua. Dena dela, Espainiako Gobernuak kontratua berritu egin nahi duela esana du. =bAskatasunaren salaketa=b Askatasuna erakundeak salatu egin du espainiar indar armatuek izandako jarrera. "Okupazio indarren areagotzea eta euren jarrera oraindik eta bortitzagoa izaten ari da azkenaldian Euskal Herriko eskualde askotan. Benetako salbuespen egoera bizi du Euskal Herriak. Inpunitatea, inposaketa, tortura eta sufrimendua baino ez dute ekarri eta haiek aldegitea eskatzen dugu".

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Probak egiteko Ordizian jarritako postuak. ©Jon Urbe / FOKU

«Osasun publikoaren kontrako delitu bat» izango da gaixorik bozkatzea

Iosu Alberdi

Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako lau kasu berri atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baieztatutako positibo berriak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua bihar bozkatzea. Nafarroari dagokionez,Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Aloña Beraza Peña Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna