Albistea entzun

Euskal Herria

Garzon epailea "hankadun antzerkilo" bihurtu dela dio Joseba Azkarragak

Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragaren hitzetan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzon "gaizkileak balira bezala" hartzen ditu ETAri ustez 'iraultza zerga' pagatzen duten enpresaburuak.

Berria -

2008ko uztailak 4
Radio Euskadiri Azkarragak gaur goizean adierazi dionez, "hankadun antzerkilo" bihurtu da Garzon, ETAri ustez =iiraultza zerga=i pagatu dioten enpresaburuak "gaizkiletzat" jotzen dituelako. "Inork ez du ulertzen, egoera kafkiarra da, kezkagarria", dio Azkarragak, eta galdera pausatu dio epaileari. "Zergatik ez ditu beste enpresaburu batzuk -Espainiako erregearen lagunak- ikertu nahi, jakinda =iiraultza zerga=i ordaindu dutela?". "Kezkagarriena zera da, PSE Euskadiko Alderdi Sozialistak duen isiltasun nabaria gure herriko enpresariak hala tratatzen dituztenean, zeren eta bada norbait sinesten duena enpresaburu bakar batek -ordaindu baldin badu- bere borondatez ordaindu duela?". Nabarmendu du "norbaitek" epailearen halako ekintzak gerarazi behar dituela. "Zerbait bilatzen badu, bere interes mediatikoa da". Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak "beste alde batera" begiratzen duela salatu du, halaber, Azkarragak. "Iduri du ETAren eta =ieuskal arazoa=i deitzen diotenaren kontra denak balio duela".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.