Euskal Herria

Garzon epailea "hankadun antzerkilo" bihurtu dela dio Joseba Azkarragak

Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragaren hitzetan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzon "gaizkileak balira bezala" hartzen ditu ETAri ustez 'iraultza zerga' pagatzen duten enpresaburuak.

2008ko uztailaren 4a
14:20
Entzun
Radio Euskadiri Azkarragak gaur goizean adierazi dionez, "hankadun antzerkilo" bihurtu da Garzon, ETAri ustez iraultza zerga pagatu dioten enpresaburuak "gaizkiletzat" jotzen dituelako.

"Inork ez du ulertzen, egoera kafkiarra da, kezkagarria", dio Azkarragak, eta galdera pausatu dio epaileari. "Zergatik ez ditu beste enpresaburu batzuk -Espainiako erregearen lagunak- ikertu nahi, jakinda iraultza zerga ordaindu dutela?".



"Kezkagarriena zera da, PSE Euskadiko Alderdi Sozialistak duen isiltasun nabaria gure herriko enpresariak hala tratatzen dituztenean, zeren eta bada norbait sinesten duena enpresaburu bakar batek -ordaindu baldin badu- bere borondatez ordaindu duela?".

Nabarmendu du "norbaitek" epailearen halako ekintzak gerarazi behar dituela. "Zerbait bilatzen badu, bere interes mediatikoa da". Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak "beste alde batera" begiratzen duela salatu du, halaber, Azkarragak. "Iduri du ETAren eta euskal arazoa deitzen diotenaren kontra denak balio duela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.