Albistea entzun

Memoria historikoa

1936ko eta frankismoko hobien irekitzea gerarazi du Auzitegi Nazionalak

Fiskaltzaren eskariz hartu du erabakia Zigor Salak, behin-behinekoz, Baltasar Garzon epaileak auzi hori aurrera eramateko eskumenik duen erabaki arte.

Berria -

2008ko azaroak 7
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko 15 epaileek batzar berezia egin dute Fiskaltzak egindako eskaria aztertzeko, eta Garzonek abiatutako hobien irekitzea geratzea erabaki dute. Behin-behinekoa da neurria, Garzon epaileak 36ko eta frankismoko desagertuen auzia aurrera eramateko eskumenik duen erabaki bitartekoa. Auzi hori abian jarri du epaileak, eta, besteak beste, 1936an desagertuen zentsua egiteko agindu du, eta informazioa eskatu die Espainiako Gobenuari, Elizari eta lau udali. Halaber, hainbat hobi irekitzeko eta gorpuzkinak ateratzeko agindu du. Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, ordea, zalantzan jarri du Garzonek auzi horri ekiteko eskumenik baduen, eta arestian aipatu bezala hobien irekitzeak gerarazteko eskatu du. Hogei bat irekitzeko baimena eman du Garzonek memoria historikoaren berreskuratze lanetan ari diren hainbat elkartek eskatuta, besteak beste, Federico Garcia Lorca poeta legokeena.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...