Memoria historikoa

1936ko eta frankismoko hobien irekitzea gerarazi du Auzitegi Nazionalak

Fiskaltzaren eskariz hartu du erabakia Zigor Salak, behin-behinekoz, Baltasar Garzon epaileak auzi hori aurrera eramateko eskumenik duen erabaki arte.

2008ko azaroaren 7a
16:42
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko 15 epaileek batzar berezia egin duteFiskaltzak egindako eskaria aztertzeko, eta Garzonek abiatutako hobien irekitzea geratzea erabaki dute. Behin-behinekoa da neurria, Garzon epaileak 36ko eta frankismoko desagertuen auzia aurrera eramateko eskumenik duen erabaki bitartekoa.

Auzi hori abian jarri du epaileak, eta, besteak beste, 1936an desagertuen zentsua egiteko agindu du, eta informazioa eskatu die Espainiako Gobenuari, Elizari eta lau udali. Halaber, hainbat hobi irekitzeko eta gorpuzkinak ateratzeko agindu du.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, ordea, zalantzan jarri du Garzonek auzi horri ekiteko eskumenik baduen, eta arestian aipatu bezala hobien irekitzeak gerarazteko eskatu du. Hogei bat irekitzeko baimena eman du Garzonek memoria historikoaren berreskuratze lanetan ari diren hainbat elkartek eskatuta, besteak beste, Federico Garcia Lorca poeta legokeena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.