Albistea entzun

Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen aurkako indarkeriagatik

 

Berria -

2008ko azaroak 19
Hiru gizon atxilotu dituzte aste honetan Nafarroan, ustez emakumeak erasotzeagatik. Foruzainek esan dutenez, Lizarrerriako herri batean 45 urteko gizona atxilotu zuen pasa den ostegunean, ustez bere bikotekidearen alabari sexu gehiegikeriak egiteagatik. Neskaren amak jarri zuen salaketa Lizarrako Foruzaingoaren polizi-etxean. Lau urtez sexu gehiegikeriak jasan dituela adierazi zien foruzainei neskak. Egun berean, foruzainek 18 urteko gazte bat atxilotu zuten Arguedasen. Iturri beraren arabera, atxilotutakoaren bikotekideak poliziaren babesa eta anbulantzia bat eskatu zuen, bere bikotekideak jo zuelakoan. Valtierrako ospitalera eraman zuten neska. Hurrengo egunean bikotekideari salaketa jartzea baztertu zuen baina Foruzaingoa ofizioz aritu zen eta gizona atxilotu zuen. Astelehenean, Noainen, 25 urteko gizon bat atxilotu zuten ustez bere bikotekide ohia erasotzeagatik. Emakumea biak bizi ziren etxera bere gauzak hartzera joan zenean erasotu zuela dio Foruzaingoak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...