Emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Nafarroan, emakumeen aurkako indarkeriagatik

2008ko azaroaren 19a
16:22
Entzun
Hiru gizon atxilotu dituzte aste honetan Nafarroan, ustez emakumeak erasotzeagatik. Foruzainek esan dutenez, Lizarrerriako herri batean 45 urteko gizona atxilotu zuen pasa den ostegunean, ustez bere bikotekidearen alabari sexu gehiegikeriak egiteagatik. Neskaren amak jarri zuen salaketa Lizarrako Foruzaingoaren polizi-etxean. Lau urtez sexu gehiegikeriak jasan dituela adierazi zien foruzainei neskak.

Egun berean, foruzainek 18 urteko gazte bat atxilotu zuten Arguedasen. Iturri beraren arabera, atxilotutakoaren bikotekideak poliziaren babesa eta anbulantzia bat eskatu zuen, bere bikotekideak jo zuelakoan. Valtierrako ospitalera eraman zuten neska. Hurrengo egunean bikotekideari salaketa jartzea baztertu zuen baina Foruzaingoa ofizioz aritu zen eta gizona atxilotu zuen.

Astelehenean, Noainen, 25 urteko gizon bat atxilotu zuten ustez bere bikotekide ohia erasotzeagatik. Emakumea biak bizi ziren etxera bere gauzak hartzera joan zenean erasotu zuela dio Foruzaingoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.