Albistea entzun

Nafarroa Baik hautsi egin du Berriozarren ANVrekin zeukan udal akordioa, "kudeaketa" dela-eta

 

Berria -

2008ko abenduak 9
Nafarroa Bai koalizioak (EA, Aralar, EAJ, Batzarre) gaur jakinarazi du Berriozarko (Nafarroa) Udalean EAE-ANVrekin zeukan akordioa haustea erabaki duela, "udal kudeaketa modu desberdinean" ulertzen dutelako. "ANVk ez du gutxieneko leialtasunik izan eta, gainera, herritik kanpoko interesek ere eragin dute akordioan zuzenki", dio Nafarroa Baik. Koalizio horretakoa da iazko ekainetik alkatea: Xabier Lasa. Hiru udal ordezkari ditu Nafarroa Baik, ANVk ere hiru dauzka, baita UPNk ere. PSNk bi ditu, eta bana IUk eta CDNk.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.