Nafarroa Baik hautsi egin du Berriozarren ANVrekin zeukan udal akordioa, "kudeaketa" dela-eta

2008ko abenduaren 9a
16:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroa Bai koalizioak (EA, Aralar, EAJ, Batzarre) gaur jakinarazi du Berriozarko (Nafarroa) Udalean EAE-ANVrekin zeukan akordioa haustea erabaki duela, "udal kudeaketa modu desberdinean" ulertzen dutelako. "ANVk ez du gutxieneko leialtasunik izan eta, gainera, herritik kanpoko interesek ere eragin dute akordioan zuzenki", dio Nafarroa Baik. Koalizio horretakoa da iazko ekainetik alkatea: Xabier Lasa.

Hiru udal ordezkari ditu Nafarroa Baik, ANVk ere hiru dauzka, baita UPNk ere. PSNk bi ditu, eta bana IUk eta CDNk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.