D3Mk dio kanpaina egiten jarraituko duela,
bere jarduera eten duen arren Garzonek

Demokrazia 3.000.000 hautesle plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren edozein ekimen egitea eta ikurrak erakustea debekatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, agindua betetzen ez duenari desobedientzia egotziko zaiola ohartarazita. Bi elkarteenak diren edo horiek erabil ditzaketen lokal eta tabernak ixteko esan du. D3Mren webak zabalik segitzen du.

Berria -

2009ko otsailak 18
Nahiz eta atzo Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataformaren jarduera eten zuen -Askatasuna alderdi politikoarena ere bai-, D3Mk gaur agertu du kanpaina egiten segituko duela. Gaur Gasteizen egin behar zuen ekitaldi bat ez du egin plataformak, bere kabuz erabaki horixe hartuta. "Baina kanpainan presente izango gara, baita hauteskundeetan eta hautesontzietan ere", esan du I˝aki Ullibarri hautesle plataformako kideak, Gasteizen. Garzonek D3Mren eta Askatasunaren edozein ekimen egitea eta ikurrak erakustea debekatu du, agindua betetzen ez duenari desobedientzia egotziko zaiola ohartarazita. Bi elkarteenak diren edo horiek erabil ditzaketen lokal eta tabernak ixteko esan du epaileak. "Espainiako Estatuak ez du inolako kalitate demokratikorik", salatu du Ullibarrik -Arabako zerrendan D3Mko bigarrena da-. Joan den astean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak D3Mren eta Askatasunaren hauteskunde zerrendak baliogabetu zituen. =bETArekin harremana ustez=b Atzo iluntzetik daude etenda Demokrazia 3.000.000 plataformaren eta Askatasuna alderdiaren jarduera guztiak. Debekatuta dago horien izenean "edo beste izen bat erabilita" edozein ekitaldi politiko egitea. Garzon epaileak eman du agindua 48 orriko autoa kaleratuta. Bi elkarteek ETArekin harremana dutela esateko nahikoa zantzu badagola dio. ETAren aginduz aurkeztu nahi dutela martxoaren 1eko hauteskundeetara, eta beraz, edozein ekitaldi egitea debekatzea dela "delitua" egitea saihesteko modu bakarra. Hiru urterako eten ditu bi elkarteen jarduerak, etena beste bi urtez luzatzeko aukera emanda. Indar bereziz jaso ditu D3Mri debekatzen zaizkionak. "Zuzenean edo zeharka edozein hauteskunde ekitaldi, deialdi edo prentsaurreko" egitea debekatuta dagoela ohartarazi du. Bere logotipoa erabiltzea galarazita dagoela. Kartelik edo beste euskarririk ezin duela erabili. "Sortua izan zen" helburuarekin zerikusirik duen edozein ekimen egitea espresuki debekatuta dagoela. Ezin duela hauteskundeetan parte hartu, ezta bozekin lotutako ezer egin. Agindu horiek betetzen ez dituenari, gainera, "desobedientzia" delitua egotziko zaiola ohartarazi du. "Askatasuna/D3M alderdiak" dituen egoitza, lokal, taberna edo beste edozein leku hiru urtez ixteko ere agindu du Garzonek. "Alderdi, erakunde edo edozein alorretako talde gisa aritzea" galarazi die. Edozein ekimen "nazio zein nazioarte mailan" egitea. Modu publiko, pribatu zein instituzionalean egitea. Hori bai, "militante bakoitzaren eskubideak" ez direla urratu behar jaso du autoak, horiek zeintzuk diren aipatu gabe. "Manifestaziorik, elkarretaratzerik, karabanarik edo beste ekitaldi politikorik" ezin dutela egin ohartarazi du. Areago, horietara joatea ere debekatuta dagoela zehaztu du. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailari eta Espainiako Poliziak Iru˝ean duen Zuzendaritzari horren berri emateko eskatu du. Diru kontuak bahitu eta web orriak ere itxiarazi ditu. =lwww.askatu.org==http://www.askatu.org=l eta =lwww.demokrazia3m.com==http://www.demokrazia3m.com=l orriak aipatu du espresuki, eta Askatasunak zein D3Mk interneten zein beste orri dituzten ikertzeko eskatu dio Poliziari. Edozein kasutan, Garzonek www.askatu.org orria Askatasuna alderdiarena dela jakintzat eman duen arren, ez da hala. Amnistiaren Aldeko Mugimenduarena da web orri hori.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

┬źTransmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu┬╗

Jon Ordo├▒ez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Probak egiteko Ordizian jarritako postuak. ©Jon Urbe / FOKU

┬źOsasun publikoaren kontrako delitu bat┬╗ izango da gaixorik bozkatzea

Iosu Alberdi

Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako lau kasu berri atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baieztatutako positibo berriak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua bihar bozkatzea. Nafarroari dagokionez,Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Alo├▒a Beraza Pe├▒a Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna