Mundua

Sudango presidentea atxilotzeko agindu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak

Darfurko gatazkan "gizateriaren aurkako krimenak" egin izana leporatzen dio Omar al Bashirri Hagan egoitza duen auzitegiak.

Berria -

2009ko martxoak 4
Sudango presidente Omar al Bashir atxilotzeko agindu du gaur NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiak. Hagan (Herbehereak) egoitza duen auzitegiaren esanetan, Sudango Darfur eskualdeko gatazkan "gizateriaren aurkako krimenak" egin edo egiteko agindu du Sudango presidenteak. Agintean den buruzagi baten kontrako lehenbiziko atxiloketa agindu du hala NZAk. Sudango armadak eta honen aliatuek, =ijanjauid=i miliziek Darfurko talde matxinoen kontrako gerra eta erasoetan ehunka mila lagun hil dituzte, eta bi milioi lagun desplazatu eta errefuxiatu eragin dituzte 2003an gatazka piztu zenetik. =iJanjauid=i miliziei (jatorri arabiarrekoak, gehienbat) zibilen kontrako hamaika eraso eta sarraski egin izana leporatzen diete giza eskubideen aldeko erakundeek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna