Mundua

Sudango presidentea atxilotzeko agindu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak

Darfurko gatazkan "gizateriaren aurkako krimenak" egin izana leporatzen dio Omar al Bashirri Hagan egoitza duen auzitegiak.

2009ko martxoaren 4a
17:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Sudango presidente Omar al Bashir atxilotzeko agindu du gaur NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiak. Hagan (Herbehereak) egoitza duen auzitegiaren esanetan, Sudango Darfur eskualdeko gatazkan "gizateriaren aurkako krimenak" egin edo egiteko agindu du Sudango presidenteak.

Agintean den buruzagi baten kontrako lehenbiziko atxiloketa agindu du hala NZAk.

Sudango armadak eta honen aliatuek, janjauid miliziek Darfurko talde matxinoen kontrako gerra eta erasoetan ehunka mila lagun hil dituzte, eta bi milioi lagun desplazatu eta errefuxiatu eragin dituzte 2003an gatazka piztu zenetik. Janjauid miliziei (jatorri arabiarrekoak, gehienbat) zibilen kontrako hamaika eraso eta sarraski egin izana leporatzen diete giza eskubideen aldeko erakundeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.