txerri gripea

Bilboko gizonezkoak txerri gripea duela baieztatu dute

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu du kasua, Euskal Herriko lehena. Hala ere, kutsatzeko arriskua oso txikia dela dio.

2009ko apirilaren 29a
13:56
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko 30 urteko gizonezkoak txerri gripea duela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur. Hala ere, kutsatzeko arriskua oso txikia dela nabarmendu du. Euskal Herriko lehenengo kasua da.

Gizonezkoaren egoera ez da larria eta tratamendua hartzen ari da. Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako ospitaleko gela berezi batean dago. Gaixoa Mexikon izan berria da, eta larunbatean joan zen erietxera, sukarrarekin.

Hil honen 13an atzeman zituzten txerri gripearen lehen kasuak, Mexikon. Oraindik ez dute birusaren jatorria zehaztu. Mexikon 159 lagun hil dira gaitzak jota eta 2.498 kutsatuta daude. Hainbat herrialdetan ari dira azaltzen kasuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.