Bilboko 30 urteko gizonezkoak txerri gripea duela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur. Hala ere, kutsatzeko arriskua oso txikia dela nabarmendu du. Euskal Herriko lehenengo kasua da.
Gizonezkoaren egoera ez da larria eta tratamendua hartzen ari da. Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako ospitaleko gela berezi batean dago. Gaixoa Mexikon izan berria da, eta larunbatean joan zen erietxera, sukarrarekin.
Hil honen 13an atzeman zituzten txerri gripearen lehen kasuak, Mexikon. Oraindik ez dute birusaren jatorria zehaztu. Mexikon 159 lagun hil dira gaitzak jota eta 2.498 kutsatuta daude. Hainbat herrialdetan ari dira azaltzen kasuak.
txerri gripea