Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabe utzi du Iniziatiba Internazionalista

Hamasei magistratuetatik bostek erabakiaren kontra bozkatu dute. Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak sartu zuten inpugnazioa, hautagaitzak Batasunarekin lotura duelakoan. II-HEk Auzitegi Konstituzionalera joko du; honek ostiral gauera arteko epea izango du erabakia hartzeko.

Berria -

2009ko maiatzak 16
Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna (II-HE) Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaitzak ere jaso du kolpe judiziala, Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko salak baliogabe utzi baitu. Gaur goizean hartu du erabakia Gorenak; 11 magistratuk baliogabetzearen alde bozkatu dute eta bostek kontra. Gaur arratsaldeko bostetan bilera hasi du Gorenak, autoa idazteko. Espainiako Gobernuak -Joaquin de Fuentes Bardaji Estatuaren Abokatuaren bitartez- eta Fiskaltzak sartu zuten Iniziatiba Internazionalistaren aurkako inpugnazioa, ostegunean, hautagaitzak Batasunarekin lotura duelakoan. II-HEk salatu egin du neurria, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalera joko duela ziurtatu du. Hilaren 22an hasiko da kanpaina eta ekainaren 7an izango dira hauteskundeak. Konstituzionalak ostiral gauera arteko epea izango du erabakia hartzeko, eta Angeles Maestro II-HEko hautagaiak iragarri du datozen egunetan atxikimendu politiko, sozial eta sindikalen bila ariko dira Espainiako Estatuan eta atzerrian. Batasuna alderdi politikoa legez kanpo utzi zuen sententzian oinarritu ziren Estatuaren Abokatua eta Fiskaltza inpugnazioa sartzean, eta Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna haren oinordekoa dela zioten. "Frogen" artean bat nabarmendu zuten: Alfonso Sastre (80 urte) II-HEko zerrendaburua. Euskal Herrian bizi den idazlea, 2008ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan Senaturako ANVren Gipuzkoako zerrendan aurkeztu zen, hirugarren tokian. Estatuaren Abokatuak esan du Sastre dela "ETAk botoemaileen aurrean hautatutako amua". Sastrek iragarria du "modu sinbolikoan" agertu dela zerrendaburu gisa, europarlamentari hautatuko balute erretiratu egingo litzatekeelako; Doris Benegas zerrendako bigarrenak eta Izquierda Castellanako (Espainia) kideak hartuko luke aulkia. Estatuaren Abokatuaren ustez, Izquierda Castellanak ere loturak ditu Batasunarekin, "lankidetza estrategikoa eta operatiboa du". Carlo Fabretti, Angeles Maestro eta Francisco Javier Belarra zerrendakideek ere Batasunarekin harremana dutela dio Joaquin de Fuentes Bardajik. Fiskaltzaren arabera, Batasunak "kontrolatzen" du hautagaitza hori, "infiltratuen" bitartez; hori dela-eta, Batasuna legez kanpo utzi zuen sententzia aplikatzeko eskatu du Fiskaltzak ere. "Kontrol" hori II-HEko eta ezker abertzaleko hainbat kideren arteko harreman pertsonaletan oinarrituta dago. Hautagaitza Hauteskunde Batzordean erregistratu zuten maiatzaren 4an, eta bozetan parte hartzeko legeak zehazten dituen izapide guztiak bete dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Maria Txibite lehendakaria eta Javier Remirez lehendakariordea, Nafarroako Parlamentura iristear ©Jagoba Manterola / Foku

Txibite: «Udazkena eta negua oso zailak izango dira»

Joxerra Senar

Politika orokorreko osoko bilkura dute Nafarroako Parlamentuan, eta COVID-19arn «erronka historikoak zipriztindutako» diskurtsoa egin du Txibitek, hilabeteotako gobernuaren kudeaketa laburbiltzerakoan

Bakartze moduluetako ziegetako leihoan sareak dituzte barroteez gain. Irudian, Puerto III espetxea, hesiz inguratua. / ©Maddi Ane Txoperena Iribarren

Foro Sozialak salatu du urrian hogei preso eduki dituztela bakartze moduluetan

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Bigarren lan monografikoa kaleratu du motibazio politikoko euskal presoei aplikatutako espetxe politikaren behatokiak, bakartzeaz eta erregimen itxiaz. Espetxe legedian aurrera egiteko trabak dauzkate bakartuta dauden presoek, Foro Sozialaren arabera.

 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

«Zozketa zibikoak baliagarriagoak dira erabakiak hartzeko»

Jon O. Urain

Politika publikoei buruzko deliberoak ausaz aukeratutako herritarren ekarpenekin osatzea beharrezko begitantzen zaio Mendiharati. «Uhin deliberatzaileaz» mintzo da, eta izan dira esperientziak Euskal Herrian.
Urriaren 12an egindako ekintzaren une bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Polizia etxera deitu dituzte hamasei lagun, erregearen ikur bat eraistea leporatuta

Berria

Urriaren 12an Sortuk Iruñean egindako ekintza ikertzen ari da Espainiako Polizia. Alderdi independentistaren ustez, «beldurra» eragin nahi dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna