Euskal presoak

Ertzaintzak Igor Angulo zenaren plaka kendu du Santurtzin

2009ko uztailaren 10a
17:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzainek Igor Angulo euskal presoaren oroimenezko plaka kendu zuten atzo Santurtzin (Bizkaia). Angulo Cuencako espetxean (Espainia) hil zen 2006an. Txosnen gunean zeuden presoen aldeko pankarta batzuk ere kendu zituzten ertzainek.

Lesakako Udalari presoen argazkiak kentzeko eskaera

Lesakan (Nafarroa) txupinazoa dela-eta urtero jartzen dituzte udaletxeko balkoian euskal presoen argazkiak, eta irudi horiek kentzeko Udalera deitu zuten atzo, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzatik. Kendu ezean, Guardia Zibila joango zela ohartarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.