Albistea entzun

gizartea

Hilotzak Azkoitiko leizean bi hilabete zeramatzala uste du Ertzaintzak

90 metroko sakonerako zulo batean zegoen gorpua. Hilotzaren nondik norakoak jakin ahal izateko autopsia egiten ari dira. Gizonezkoa dela hildakoa baieztatu du Ertzaintzak.
Erreskate zerbitzuak leizetik atera duten hilotza eramaten, gaur Azkoitian.
Erreskate zerbitzuak leizetik atera duten hilotza eramaten, gaur Azkoitian. / Argazki Press

Berria -

2009ko abuztuak 7
Ingurua aztertzen ari zen espeleologo talde batek hilotz bat aurkitu zuen atzo arratsaldean Azkoitiko (Gipuzkoa) Madariaga auzoko Bidegorri leizean. Gorpua 90 metroko sakonerako zulo batean lona batekin estalita zegoen, eta nahiko egoera txarrean. Gorpua atzo aurkitu zuten lekura soka bidez jaitsi zutela uste du Ertzaintzak. Hilotzaren ondoan diru zorro bat aurkitu dute eta baita duela bi hilabetetik desagertuta zegoen gizon baten nortasun agiria ere. Heriotzaren kausak argitzeko lehen ikerketak egiten hasi da Ertzaintza. Gorpua Azpeitiko epaitegiaren esku egon da, baina jada eman dute zulotik ateratzeko agindua. Ertzaintzark baieztatu du gizonezkoa dela hildakoa. Donostiara eraman dute, autopsia egiteko eta hildako pertsona nor den jakin ahal izateko. Izan ere, gorpua oso egoera txarrean zegoen. Autopsiak ere heriotza noiz gertatu zen argituko du. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, 16:00ak aldera abisu bat jaso zuten, espeleologo batzuek hilotz bat aurkitu zutela esanez. Ertzaintzako mendi erreskateetarako talde bat bertaratu zen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Korrikaren lekukoak badu nondik nora ibili

Korrikaren lekukoak badu nondik nora ibili

Julen Aperribai

Korrikaren ibilbidearen berri eman dute: Mendebaldean hasiko da, eta Gasteiz izango da igaroko duen lehen hiriburua. 2.180 kilometro eginda, Donostiara iritsiko da lasterketa. Ikusi egunez eguneko ibilbidea eta ordutegia albiste barruan.

Manu Cabacas eta Fina Lizeranzu, Iñigo Cabacas semea gogoratzeko ekitaldi baten. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Cabacasen gurasoek auziari buruzko txostenak eskatu dizkiote Erkorekari

Edurne Begiristain

Komunikabideetara igorritako gutunean, esan dute «samina» eragin diela Ertzaintzak barne ikerketa itxi izanak, eta Erkorekari galdegin diote euren esku uztea Segurtasun Sailak auziari buruz duen dokumentazio guztia. Bilera eskatu diote Segurtasun sailburuari.

Sagardui, duela egun batzuk egindako agerraldian. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Intzidentzia tasa jaitsi dela esan du Sagarduik, baina «zuhurtzia» eskatu du

Jone Arruabarrena

Osasun sailburuak adierazi du Osakidetza «beharrezkoak diren proba guztiak» egiten ari dela. Ospitaleratzeen datuek, berriz, gora egin dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.