gizartea

Hilotzak Azkoitiko leizean bi hilabete zeramatzala uste du Ertzaintzak

90 metroko sakonerako zulo batean zegoen gorpua. Hilotzaren nondik norakoak jakin ahal izateko autopsia egiten ari dira. Gizonezkoa dela hildakoa baieztatu du Ertzaintzak.

2009ko abuztuaren 7a
15:05
Entzun
Ingurua aztertzen ari zen espeleologo talde batek hilotz bat aurkitu zuen atzo arratsaldean Azkoitiko (Gipuzkoa) Madariaga auzoko Bidegorri leizean. Gorpua 90 metroko sakonerako zulo batean lona batekin estalita zegoen, eta nahiko egoera txarrean. Gorpua atzo aurkitu zuten lekura soka bidez jaitsi zutela uste du Ertzaintzak. Hilotzaren ondoan diru zorro bat aurkitu dute eta baita duela bi hilabetetik desagertuta zegoen gizon baten nortasun agiria ere.

Heriotzaren kausak argitzeko lehen ikerketak egiten hasi da Ertzaintza. Gorpua Azpeitiko epaitegiaren esku egon da, baina jada eman dute zulotik ateratzeko agindua. Ertzaintzark baieztatu du gizonezkoa dela hildakoa.

Donostiara eraman dute, autopsia egiteko eta hildako pertsona nor den jakin ahal izateko. Izan ere, gorpua oso egoera txarrean zegoen. Autopsiak ere heriotza noiz gertatu zen argituko du.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, 16:00ak aldera abisu bat jaso zuten, espeleologo batzuek hilotz bat aurkitu zutela esanez. Ertzaintzako mendi erreskateetarako talde bat bertaratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.