Albistea entzun

gizartea

Udalean Bilboko txupineraren argazkia eta bala bat zeraman gutun bat jaso dutela salatu dute Konpartsek

Zapatuan Aste Nagusiari hasiera emateko txupina jaurtiko du Sonia Polok. Haren neba preso izateagatik Polok ezin duela txupinera izan esan zuten PPk eta PSE-EEk.
Sonia Polo txupinera eta Joseba Solozabal pregoilaria.
Sonia Polo txupinera eta Joseba Solozabal pregoilaria. Argazki Press

Berria -

2009ko abuztuak 12
Sonia Polok zapatuan jaurtiko du aurtengo Bilboko Aste Nagusiari hasiera emateko txupina. Polemika nagusi izan da Bilboko Konpartsek Polo txupinera gisa izendatu zutenetik. Izan ere, haren neba preso izateagatik PP eta PSE-EE txupinera aldatzen saiatu dira, Polok ezin duela txupinera izan argudiatuta. LABek eta Bilboko Konpartsek gaur jakinarazi dutenez, atzo Poloren argazkia eta 9mmko kalibreko parabellum bala bat zeraman gutun bat jaso zuten Bilboko Udalean. Jai Batzordeari zuzendutako mehatxu eskutitza zen, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Kasua ikertzen ari dira. Jarrera hori guztiz gaitzetsi dute bi taldeek. Gainera, "bi alderdi zehatz eta horien jarraitzaileak" egin dituzte horren erantzule. "Jai giroa kakaztu nahi dute eta atentzioa beste gai batzuetara bideratu". Aste Nagusia "konfrontazio politikorako" erabiltzeari uzteko eskatu diote PSE-EEri eta PPri. "Elkartasun osoa adierazten diogu Sonia Polori eta eraso faxista hauek guztiz baztertzen ditugu". "Mehatxua egin dutenak atxilotzeko lanean ari da Ertzaintza", adierazi du Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Gaineratu du "guztiz gaitzesgarria" dela mehatxu gutunaren gertakaria. =bOstiralean kontzentrazioa=b Polori elkartasuna eta babesa adierazteko Bilboko Konpartsek prentsaurrekoa eta kontzentrazioa egingo dute ostiralean 12:00etan Arriaga aurrean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Txertaketaren aurreko urratsak

Txertaketaren aurreko urratsak

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Txertoak jarriko diren gunera eraman aurretik, Hernaniko Bexen Medical Oiarsok gordetzen ditu Pfizerren dosiak, ultraizozkailuetan, eta enpresa arduratzen da desizozteaz ere. Kontrol zorrotza eskatzen du prozesuak; era berean, ezinbestekoa da une oro tenperatura egokiari eustea.

Egunean 560.000 musuko egiteko gai
Baionako campuseko ikasleak, irailean, bigarren itxialdiaren aurretik. ©GUILLAUME FAUVEAU

Ikasleak beren bakardadean

Andrea Ibarra

Ikasturtea hasi eta berehala eten zituzten unibertsitateko eskolak Ipar Euskal Herrian, bigarren aldiz. Geroztik, etxetik aritu dira ikasleak, pixkanaka zenbait talde itzuli diren arte. Datorren astetik, denak itzuli ahalko dira, protokolo zorrotz batekin. Baionako ikasleek egoera «zailak» izan dituztela diote.

Osasun langile bat txertoa eskuan, Mungian (Bizkaia). ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Hegoaldeko lau lurraldeek 400dik beherako intzidentzia tasa daukate

Edurne Begiristain

Beste 484 positibo atzeman dituzte, eta 149 lagun daude ZIUetan, larri. Osakidetza atzo hasi zen txertatzen anbulantzietako langileak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.